Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Irailaren 27an

Posta bidezko botoa % 56 hazi da 2012ko hauteskundeekin alderatuta

Atzerrian bizi diren kataluniar askok posta bidezko botoa emateko izan duten ezintasuna salatu du Kataluniak gobernuak. Dena den, parte-hartze handia iragarri du Generalitateak.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Dena prest Katalunian, biharko hauteskunde egunerako

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian igandean egingo diren hauteskundeei begira, 131.033 pertsonak egin dute posta bidez botoa emateko eskaria, 2012ko hauteskundeetan baino % 56 gehiagok. Halaber, parte-hartze handia iragarri du Generalitateak.

Meritxell Borras Generalitateko Gobernazio kontseilariak prentsaurrekoa eskaini du hauteskunde egunerako prestatutako dispositiboa aurkezteko. Azaldu duenez, 9.889 esquadra mossok eta udaltzainek lan egingo dute segurtasuna bermatzeko.

Borrasek azpimarratu du nabarmen igo dela postaz emandako boto kopurua eta positibotzat jo du hazkunde hori, haren esanetan, parte-hartzearen gorakada iragar dezakeelako. Dena den, atzerrian bizi diren kataluniar askok posta bidezko botoa emateko izan duten ezintasuna salatu du Kataluniak gobernuak.

Zehazki, AEBn, Txilen, Mexikon eta Shangain bizi diren katalanek ezin izan dute posta bidezko botoa eman. Ildo horretan, atzerritik botoak bidaltzeko epea zabaltzeko Generalitateak egindako eskarien aurrean Hauteskunde Batzorde Zentralak erakutsitako "sentiberatasun eza" salatu du.

Halaber, "gizatasun eta errespetu lezioa" emateko eskatu die Borras kontseilariak boto emaileei. Haren esanetan, munduko begiak Kataluniari begira daude eta Kataluniako hauteskundeak jarraitzeko 550 kazetarik -180 atzerritar- eman dute izena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Albisteak Gaur Albisteak Kataluniako hauteskundeak Correosen bulegoak