EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

15:05

EAE-ko Hauteskundeak 2020

EAJ

Euskadik COVID-19a "autogobernu sendo" bati esker gaindituko duela esan du Urkulluk

Agentzia | Erredakzioa

'Euskadi Zutik ¡Saldremos!' kanpaina jeltzalearen leloa aurkeztu du EAJk.

  • 'Euskadi Zutik ¡Saldremos!' kanpaina jeltzalearen leloa aurkeztu du EAJk. Argazkia: EFE

    'Euskadi Zutik ¡Saldremos!' kanpaina jeltzalearen leloa aurkeztu du EAJk. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

COVID-19 aren pandemiak “gogor astindu digu”, Iñigo Urkullu lehendakariak onartu duenez. Hala ere, “autogobernu eredu sendo bat eraiki dugulako” Euskadik krisia gaindituko duela adierazi du EAJko lehendakarigaiak. “Bizi izan dugun krisirik larrienean eta sakonenean ereduak funtzionatu du”, azpimarratu du agintariak.

EAJk Batzar Nazionala bildu du Bilboko Sabin Etxean. Leixuri Arrizabalaga eta Bakartxo Tejeria Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuekin batera, 'Euskadi Zutik ¡Saldremos!' kanpaina jeltzalearen leloa aurkeztu du Urkulluk.

Gizarte osoa estutasunean jarri duen mundu mailako pandemia” pairatzen ari direla gogorarazi du Urkulluk. Familia askoren sufrimenduari elkartasuna adierazi dio buruzagiak. Era berean, COVID-19aren aurka borrokan ari diren profesionalen “indar eta ausardiagatik harro” agertu da.

“Gure herria altxatzeko eta aurrera egiteko batasuna, indarra eta ilusioa” beharrezkoak direla uste du lehendakarigaiak. Nahiz eta “pandemiak gogor astindu eta gaizki pasatu, zutunik gaude eta aurrera egingo dugu”, erantsi du.

Langabezia, % 10aren azpitik

Egoera ekonomikoari dagokionez, duela lau urte langabezia tasa % 10aren azpitik kokatzeko konpromisoa hartu zutela gogorarazi du Urkulluk: “iaz lortu genuen” eta “berriz lortuko dugu”.

“Gure aurreneko konpromisoa da eta borondate berdina azaldu digute ahaldun nagusiek bileran. Epe ertain eta luzera erantzun bateratua emango dugu. Eredua, hasierako oinarriak eta estrategia partekatzen ditugu. Hazkunde jasangarria eta enplegua”, deskribatu du lehendakarigai jeltzaleak.

Euskadi “trantsizio sozial, sanitario, digital eta teknologikoaren buruan” jartzearen aldeko apustua egin du Urkulluk, “baita trantsizio energetikoaren eta ingurumenaren babeserako lehen lerroan ere”.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena