Itxi

X-autonomicas vascas-X

X-autonomicas vascas-X

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hauteskunde aurrerapena

Ezker Abertzaleak Legebiltzarra desegitea txalotu du

Erredakzioa

"2009ko hauteskundeetan, sistema demokratikoaren oinarri garrantzitsuenetariko bat den sufragio unibertsalaren printzipioa", hautsi zela esan du Maribi Ugarteburuk.

  • Maribi Ugarteburu Ezker Abertzaleko ordezkaria. Artxiboko argazkia

Maribi Ugarteburu Ezker abertzaleko ordezkariaren ustez, "bazen garaia hauteskunde-iruzur batetik jaiotako parlamentua desegiteko eta, bide batez, euskal gizartearen errealitate soziopolitiko faltsua ordezkatzen duen Gobernua bertan behera uzteko”.

2009ko hauteskundeetan sistema demokratikoaren oinarri garrantzitsuenetariko bat den sufragio unibertsalaren printzipioa hautsi zen, eta ordutik hona iruzurraren legegintzaldia bizi izan dugu” gaineratu du Ugarteburuk komunikatu batean.

“Ziklo bukaera”

Haren ustez, urriaren 21eko hauteskundeen ostean, “legez kanporatzeen eta jazarpen politikoaren zikloa bukatu eta demokrazian eta aukera berdintasunean proiektu politiko guztiak erabaki eta garatzeko zikloa hasiko da”.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena