EAE-ko Hauteskundeak 2020
UPyDren batzarra
UPyDk erreskatearen baldintzak negoziatzeko eskatu dio Rajoyri
Erredakzioa
UPyDk EAEko hauteskundeetarako zerrendak berretsi ditu Gasteizen egindako batzarrean.
-
Rosa Díez. EFE
Rosa Díez UPyD alderdiko Kongresuko bozeramailea erreskatearen alde azaldu da, baina Kongresuko alderdiekin aztertu eta baldintzak negoziatzeko eskatu dio Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari.
UPyDren batzarrean parte hartu du Diazek, izan ere, EAEko hauteskundeetarako zerrendak berretsi dituzte.
Euskadiko eta Galiziako hauteskundeek, Rajoyri "bi hilabetez ezer egin gabe egotea ahalbidetzen" diotela esan du.
Espainiak Europari erreskatea eskatu behar izatea ez zaiola gustatzen zehaztu du Rosa Diazek, baina "arazoei irtenbidea bakarrik emateko gai ez denez", beharrezkoa dela defendatu du.
Horregatik, Kongresuan ordezkaritza duten alderdiekin bildu eta erreskatearen baldintzak negoziatzeko eskatu dio Mariano Rajoyri.