EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Aurrekanpaina
Espainia gabe pentsioak nola ordainduko dituen galdetu dio PPk EAJri
Basagoitiren ustez, hauteskundeak EAJk irabaziko ditu. Horrez gain, PPk ez duela Bildurekin itunik egingo azpimarratu du: "inola ere ez; jende horrek ez du urik ere merezi", esan du.
Erredakzioa
"Espainiatik alde eginez gero pentsioak nola ordainduko dituzten" galdetu dio EAJri Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak.
RNEn egindako adierazpenetan, Basagoitik esan du urriaren 21eko hauteskundeetan euskal herritarrak "etxetik atera eta botoa ematera" joatea espero duela, izan ere, bere hitzetan, "elkarbizitzan eta Espainiako proiektu komunean sinesten dutenek ezin dute etxean geratu".
Horrez gain, PP "totalitarioei aurre egin ahal dien alderdi bakarra" dela azpimarratu du.
"Ez da gehiengo osorik izango"
Basagoitiren ustez, "inork ez du gehiengo osoa lortuko", baina hauteskundeak EAJk irabaziko dituela esan du. Horrez gain, PPk ez duela Bildurekin itunik egingo azpimarratu du: "inola ere ez; jende horrek ez du urik ere merezi krimenak gaitzesten ez dituzten bitartean", esan du.
Hala ere, PP prest egongo litzateke, Basagoitiren arabera, Bildu Jaurlaritzara iristea saihesteko akordioak egiteko, Bildukoak "lehengo berberak direlako, baina orain pertsona onen aurpegia jartzen dute".