EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Kanpainaurrea

EAJk 'mundu honetakoak ez diren ideiak' babestea egotzi dio EH Bilduri

Kontzertu Ekonomikoa eta "autogobernuaren oinarrizko elementuak" kritikatzea eta "Katalunian Kontzertuaren ahalmena puztu egiten dutela" esatea leporatu dio koalizioari.

Egibarrek 'programarik ez edukitzea' leporatu dio Bilduri. Efe.
Euskadi hauteskundeak | Egibarrek Bilduren proposamebak kritikatu ditu
Egibarrek 'programarik ez edukitzea' leporatu dio Bilduri. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Subiranotasun politikoa "aurretik subiranotasun ekonomikoa" lortu gabe posiblea den ala ez argitzeko eskatu dio EH Bilduri Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidenteak. "Nongo mundu irrealaz ari dira?", galdetu dio Egibarrek bere buruari. Erantzuna jeltzaleak berak eman du: "ezinezko gauzak proposatzen dituzte, badakitelako ez dutela Jaurlaritzako agintea izango".

EAJko zerrendagaiak proposamena egin dio Laura Mintegiri: Gernikako Estatutua agortuta dagoela uste dutenez, euskal herritarrei Kontzertua indargabetzeko "proposatzea" eta, bide batez, "katalanei mezu bera bidaltzea".

Kontzertu barik, "murrizketa barik, mundu guztia zoriontsu izango da", esan du ironiaz Egibarrek. Bere hitzetan, koalizioaren planteamenduak "ez dira mundu honetakoak". Gobernua, "iparra galduta"

Egibar Gipuzkoako zerrendaburua izango da urriaren 21eko hauteskundeetan, eta Patxi Lopezen Gobernuari ere kritikak egin dizkio. "Iparra galduta" gobernatzen ari dela esan du, aurrekontuen proiektua egin barik eta Finantza Publikoen Euskal Kontseilua bildu barik. Guztia, "datuen berri eman nahi ez dutelako", eta hori, jeltzalearen hitzetan, "arduragabekeria da", gainontrzeko erakundeei eragiten dielako.

Era berean, Bildu Gipuzkoako Aldundian egiten ari den lana aztertu du. Horiek ere, lehendakaria bezala, "programarik ez dutela" salatu du Egibarrek. "Ez dute krisiaren aurkako plan baten beharrik" eta, gainera, "Kontzertu Ekonomikoa eta "autogobernuaren oinarrizko elementuak" kritikatzen dituzte, katalanei Kontzertuaren ahalmenak "puztu" egiten dituztela adierazita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea