EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Elkarrizketa ETB

UPyD: 'EAE Espainiatik at bideragarria dela pentsatzea astakeria da'

Gorka Maneiroren iritziz "denok dakigu EAJren asmoa independentzia dela", eta horregatik "zatiketaren aurrean, batasuna" defendatu du.

Gorka Maneiro ETBn. EITB
Gorka Maneiro ETBn
Maneirok independentziaren ideia baztertu du

00:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDren lehendakarigaiaren iritziz, EAJren diskurtsoan "ez dago berririk, denok badakigulako independentzia nahi duela", eta ildo honetan, "EAE Espainiatik at bideragarria dela pentsatzea astakeria" dela esan du.

ETBn egindako elkarrizketa batean, Alderdi Eguna "euren burua goraipatzeko" egiten duten festa dela esan du.

Maneiroren iritziz, "hori da betiko EAJ". Horregatik, ez du ulertzen, zergatik eskatzen dioten "PPk eta PSEk EAJri independentzia nahi duen ala ez argitzeko".

Independentismoa "mehatxua" dela ohartarazi du, eta "zatiketaren aurrean, batasuna" defendatu du. "Espainia herrialde bat da, nazio bat, eta EAE estatu autonomikoko beste erkidego bat". Horren harira, "berrikusi" egin beharko litzatekeela uste du, "zerbitzu hobeak eta herritarren artean berdintasun handiagoa lortzeko".

"EAE Espainiatik at bideragarria dela pentsatzea astakeria" da Maneiroren iritziz, "ezingo genituzke pentsioak ordaindu, eta Europar Batasunetik at geldituko ginateke, eurotik at. Elkarbizitza hautsiko litzateke".

"Espainiaren gaitzik txarrena nazionalismoa da, eta Europarena, estatuen nazionalismoak dira". "Eboluzioarentzat, berdintasunarentzat eta ongizatearentzat traba besterik ez da", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea