EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21

Horrela jarraitu dugu hauteskunde eztabaida eitb.comen

Urkullu, Lopez, Basagoiti, Mintegi, Navas eta Maneiro aurrez aurre dira ETB-2k, Radio Euskadik eta eitb.com zuzenean jarraitzen ari ciren eztabaidan.

Hautagaiak, eztabaidarako prest. Argazkia: EITB.
Hautagaiak, eztabaidarako prest. Argazkia: EITB.
Hauteskunde eztabaida: Lehendakarigaien iritsiera

00:59

I.G./M.B.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

eitb.comek amaitutzat jo du lehendakarigaien hauteskunde eztabaidaren zuzeneko emankizuna.

23:47 Basagoitik esan duenez, Urkullu entzuten duen pentsiodunetatik bat berak ere ezin du "lasai egon". Urkulluk pentsioen gaien inguruan "beldurrik ez sartzeko" erantzun dio.

23:47 Lopezek EAJri murrizketak non egingo dituen galdegin dio berriro ere.

23:40 Hautagaiak eztabaidaren azken txanpan sartu dira

23:40 Navasek esan du liderrak garela haustura sozialean eta Maneirok "hizkuntza-politika osoa aldatzea" proposatzen dutela azaldu du, "astakeria" delako. "Herritar gehienei euskara inposatzen ari zaie", adierazi du.

23:40 Hautagaiek politika sozialei, hezkuntzari eta kulturari buruz eztabaidatzeko ordua da.

23:32 Urkullu: "Ez dadila beldurrik sartu Euskadiren etorkizunarekin. Autogobernua ez zatitzeko moduan ulertzen dugu".

23:32 Lopez: "Memoriarekin egindako bakea merezi dugu".

23:32 Basagoiti: "Nik Espainia bezala izan nahi dut, ez Kroazia bezala".

23:30 Lopez: ‘Independentzia ez da ekonomiaren irtenbidea. Gizartea eta Euskadi hautsiko lituzke".

23:30 Independentzia, eztabaidaren ardatz

23:29 Patxi Lopez: "Bakearen legealdia izan da".

23:24 Urkullu: ‘Euskadin aro berri bati ekin zaio. Ez dago ETAren mehatxurik, eta datorren Legebiltzarrean indar politiko guztiak egon gaitezke".

23:21 Basagoiti: ‘Bizikidetza ETAren terrorismoaren urteei benetako kontaketa jartzea da".

23:21 Laura Mintegik esan du Aieteko Adierazpenetik urtebete pasatu dela, eta ezbaian jarri du "bakea lortzeko nahia ote dagoen".

23:15 Hautagaiek orain independentzia, bizikidetza eta erabakitzeko eskubidea gaiak jorratuko dituzte.

23:13 Lopez: "Fiskalitate justuagoa nahi dut, aurrerakoiagoa, murrizketak egin behar ez izateko".

23:09 Urkullu: ‘Murrizketak proposatzen ditugu, bai, kontrakoa esaten duenak gezurra dio".

23:06 Lopezek Urkulluri: "¿EAJk nondik aterako ditu murriztea pentsatzen duen 1.044 milioiak?"

23:03 Maneiro: "Euskal erakundeen sarea erreformatuta lortuko da Ongizatearen Estatua bermatzea".

23:03 Navas: "Euskadi paradisu fiskala da Europar Batasunaren esparruan".

23:00 Mintegi: "Gipuzkoa mugitzen ari da, enpresekin biltzen ari da, eredu dinamikoak martxan jarri ditu. Fiskalitate aurrerakoia proposatzen dugu, gehien dutenek gehiegi ordaintzea".

22:50 Navas: "Botere ekonomikoa politikari oso lotuta dago. Hau ez da krisia, hau maula da".

22:49 Mintegi: "Krisitik irten ahal gara, baina justizia soziala jarri beharra dago"

22:48 Basagoiti: "Independentziarako bidea bigarren krisia da"

22:48 Lopez: ‘Geure ekonomiaren aldeko apustua egiten badugu, indartuta irtengo gara, murrizketak eginez gero, okerrera egingo dugu".

22:47 Urkullu: ‘Hazkuntza ekonomikoa da geure konpromisoa’

22:45 Lopezek Mintegiri: "Gipuzkoa: erabateko paralisia".

22:42 Basagoiti: "Euskal herritarrek liskarraren alde egiten dugunean horrek ondorioak dituela jakin behar dugu. Ibarretxeren garaian 100.000 gazte Euskaditik joan ziren".

22:38 Mintegik Lopezi: "Gipuzkoako neurriek ez dute enpresek alde egitea eragin".

22:36 Ekonomia eta enpresa gaien inguruan dituzten programak azaltzen ari dira hautagaiak.

22:24 ETAren indarkeria ez gaitzestea leporatu dio Basagoitik Mintegiri.

22:00 Lehendakarigaiak ETBko platoan dira.

21:00  Iñigo Urkullu (EAJ), Patxi Lopez (PSE), Antonio Basagoiti (PP), Laura Mintegi (EH Bildu), Jose Navas (EB) eta Gorka Maneiro (UPyD) aurrez aurre izango dira ETB-2k eta Radio Euskadik eskainiko duten eztabaidan. 

20:30 Sei lehendakarigaien arteko hauteskunde eztabaida lau zati handitan banatuko da: Ekonomia eta enplegua; Fiskalitatea eta gizarte zerbitzuak; esparru juridiko-instituzionala, elkarbizitza eta erabakitzeko eskubidea; Gizarte politikak, hezkuntza eta kultura.

Zati bakoitzean, hautagaiek minutu bateko tartea izango dute gaiaren inguruko iritzia helarazteko. Ondoren, eztabaida hasiko da; atal bakoitzak 12 minutuko tartea izango du. Gai bakoitzeko eztabaidan, parte-hartzaile bakoitzak bi minutu izango ditu nahi bezala banatzeko. Horretarako, kronometro baten eta moderatzailearen laguntza izango dute. Tarte bakoitzaren amaieran, hautagai bakoitzak 30 segundo izango ditu nahi duen azalpena emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea