EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Elkarrizketa
Pastor: 'Herriak oposizioan jarri gaitu'
Gobernu itunez mintzatu da Pastor Radio Euskadiko elkarrizketa batean, baina orain pausoak ematea EAJri dagokiola uste du.
N. Olaso
"Ezarritako itxaropenak bete ez direla argi dago", adierazi du Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak Radio Euskadiko elkarrizketa batean, baina "Jaurlaritza serio eta arduratsua izan gara; horregatik, berdin jokatuko dugu oposizioan"; gaineratu du.
"Herriak oposizioan jarri gaitu", eta bertatik "ildo politiko hori" mantenduko dutela azpimarratu du "nahiz eta herrialdeak akordio handiak behar dituen".
Gobernu akordioen inguruan galdetuta "iniziatiba Urkulluk hartu" behar duela uste du, eta hortik aurrera aztertuko dutela azaldu du.
Hauteskundeen ostean gelditu den mapa kudeatzeko "zaila" dela uste du, "baina hori EAJren ardura da, eta alderdi guztiekin egindako elkarrizketen baitan, gure jarrera zehaztuko dugu", gaineratu du.
Patxi Lopezen etorkizuna lehendakariak berak erabaki beharko duela uste du, "baina, hasiera batean, bere bokazioa herrialde honetan politika egiten jarraitzea da".