Albisteak -

Hauteskunde-kanpainan

Alderdi politiko bakoitzak 7 milioi euro gastatu ahalko ditu

Alderdi politiko bakoitzari 32.500 euroko diru-laguntza emango zaio lortzen duen eserleku bakoitzeko eta, horrez gain, 1,08 euro, boto bakoitzeko.

Europako Parlamentua: Argazkia: EFE
Europako Parlamentua. Argazkia: EFE
Europako Parlamentua: Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 25ean Europako Parlamenturako hauteskundeetara aurkezten den alderdi politiko bakoitzak gehienez ere 6.943.791,3 milioi euro gastatu ahalko ditu hauteskunde-kanpainan, Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu duen Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren aginduaren arabera.

Ministerioaren agindu horretan zehaztutakoaren arabera, alderdi politikoek 32.508,74 euroko diru-laguntza jasoko dute Europako Parlamentuan lortzen duten eserleku bakoitzeko, eta, horrez gain, gutxienez bat lortuz gero, 1,08 euro jasoko dituzte boto bakoitzeko.

Laguntza hauek, 2009ko hauteskundeetakoekin alderatuz gero, igoera txikia izan dute. Aurrekoetan, eserleku bakoitzeko 32.202,22 euroko diru-laguntza ematen zuten, eta boto bakoitzeko 1,07 euro.

Gastuen muga Ministerioaren aginduak zehazten dituen 0,19 euroak eta hautesle-errolda biderkatuta lortzen da. Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) arabera, 36.546.270 pertsonak dute botoa emateko aukera. Horietako 34.485.294 Espainian bizi diren espainiarrak dira; 1.724.390, atzerrian bizi diren espainiarrak; eta 336.586, Europar Batasuneko beste herri batzuetako herritarrak dira, baina Espainian botoa ematea eskatu dute.

Gastu eta diru-laguntza partida horiez gain, gutun-azalak, boto-paperak eta hauteskunde-propaganda ordaintzeko laguntza ere emango die Estatuak eurodiputatu bat behintzat lortzen duten alderdi politikoei.

Kontzeptu hori dela eta, duela bost urteko diru-laguntza berdinak emango dituzte: boto bakoitzeko 0,16 euro ordainduko dute, baleko boto guztien % 15 gutxienez lortzen dituztenei. 2009an 0,15 euro ordaindu zuten horregatik.

Propaganda zuzena bidaltzeko laguntzei dagokienez, ez dago inolako aldaketarik botoen % 6 baino gehiago lortzen dituzten alderdientzat (0,11 euro, boto bakoitzeko), gutxienez % 3 lortzen dituztenentzat (0,03 euro) edo gutxienez % 1 lortzen dituztenentzat (0,02 euro).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa bideoak Europako hauteskundeak 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak Laguntza publikoak