Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

PPk eta PSOEk koalizioa egingo dutela ohartarazi du IUk

Alderdi ezkertiarraren esanetan, Europako Parlamentuan PSOEk eta PPk boto bera ematen dute bozketen % 67tan.

Cayo Lara IUko burua. EFE
Cayo Lara IUko burua. EFE
Cayo Lara IUko burua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cayo Lara IUko koordinatzaile nagusiak maiatzaren 25eko hauteskundeetan PPk eta PSOEk "koalizio handia" eratuko dutela ohartarazi du, eta Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohia horren aldekoa dela gogorarazi du.

Lara hainbat hauteskunde ekitalditan izan da astelehen goizean, Murtzian, Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidentearen hilketa gertatu baino lehen. Krimen horren ostean, IUk bertan behera utzi ditu arratsalderako aurreikusita zituen ekitaldi guztiak, baita Ezker Anitzak Arrasaten egin behar zuena ere bai.

Cayo Lararen hitzetan, Europako Parlamentuan PSOEk eta PPk boto bera ematen dute bozketen % 67tan. Gainera, sozialistek eta popularrek Konstituzioaren 135. artikulua erreformatzea adostu zutela eta hori politika sozialen aurkakoa dela nabarmendu du.

IUko buruak Espainian gero eta ustelkeria kasu gehiago azaleratzen direla gogorarazi du. Hori dela eta, Justiziari baliabide gehiago ematearen alde agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak PSOE Alderdi Popularra