Albisteak -
Hauteskunde kanpaina
Hezkuntza tasak errentaren araberakoak izatea nahi du Ezker Anitzak
Koalizio ezkertiarrak unibertsitate publikoak defendatu ditu, Bolonia Planaren aurrean.
Erredakzioa
Ezker Anitza-Iratzarrik unibertsitate publikoen alde egin du, Boloniako planaren aurrean, eta tasak familien errenten araberakoak izatea proposatu du
Koalizio ezkertiarrak ekitaldia egin du Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Gasteizko campusean, Europako hauteskundeetarako kanpainaren baitan, Leire Martinez eta Iñigo Martinez hautagaiekin.
Hautagaien esanetan, "unibertsitateak betikotu egin ditu desberdintasuna, ikasleen klasearen arabera, eta diru-sarrera txikiagoak dituzten ikasleek graduondoko ikasketak lortzeko aukera gutxiago dituzte oraindik".
"Tasak gutxitu egin behar dira, ziztu bizian igo beharrean, azken urteetan gertatu den bezala; eta ikasleen proportzionalki finkatu behar dira ikasleen diru-sarreren arabera", esan du Iñigo Martinezek.
Arratsaldean, koalizioa Gasteizko erdigunean izan da, eta Ezker Anitza-Iratzarrik "hutsune politiko bat betetzen" duela esan dute hautagaiek: "ezker zintzo eta koherentearena, ikuspegi zabalduna eta akordioetara heltzeko borondateduna, jende arruntaren itxura eduki eta jende arruntari boterea emateko konpromisoa duten hautagiak dituen ezkerra".
Iñigo Martínezek Euskadiko lau alderdi nagusien kanpainako proposamen falta kritikatu du: "Ikusten dugunez, hauteskunde hauek bigarren mailakotzat hartzen ari dira, parte hartzea interesatzen ez zaielako, dena berdin gera dadin".
"PPk eta PSOEk elkar kritikatzen dute, eta ezberdin direla dioten arren, berdina egiten dute. EAJk % 19ko langabezia duen herri eredua goraipatzen du eta Bilduren interes bakarra independentzia dela dirudi", gaineratu du.