Albisteak -
Hauteskunde kanpaina: PP
Almuniak 'La Navalen aurka' egin duela gogoratzea eskatu du Iturgaizek
Sozialistak "Euskadiko ontziolen sektorea suntsitzen" saiatu direla salatu du PPko hautagaiak.
Erredakzioa
Carlos Iturgaiz PPren Europako hauteskundeetarako hautagaiak Joaquin Almunia Europako Batzordeko Lehia komisarioaren aurka egin du, eta "ontziolen eta oro har espainiarren interesen aurka" egin duela salatu du.
PPk hauteskunde ekitaldia egin du Erandion (Bizkaia), La Navaleko ontziolen aurrean, eta, bertan, Antonio Lopez Isturiz Europako PPko idazkari nagusia ere izan da.
Iturgaizen esanetan, sozialistek "Espainiako ekonomia hondoratu dute, eta Euskadiko ontziolen sektorea suntsitzen saiatu dira".
"Almuniak La Navalen eta lurralde honetako sektorearen aurka egin du beti", berretsi du.
Hori dela eta, "Almuniak euskal, galiziar eta asturar ontziolen interesen aurka egindakoa gogoratzea" eskatu die boto-emaileei.
Halaber, nazionalistek Espainiarekin lotura "hautsi" nahi dutela eta horrek ere "Europarekin lotura haustea" ekarriko duela ohartarazi du. "Eta Europar Batasunetik kanpo, ontziolak behin betiko hondoratuko lirateke", esan du.