Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

'Ezker eraldatzailearen botoa ez zatitzea' eskatu du Ezker Anitzak

Koalizio ezkertiarraren esanetan, alderdi txiki berrien proposamenak "aspalditik defendatzen ditugu".

Ezker Anitza-Iratzarriren ekitaldia, Barakaldon. EiTB
Ezker Anitza-Iratzarriren ekitaldia, Barakaldon. EiTB
Ezker Anitza-Iratzarriren ekitaldia, Barakaldon. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker Anitza-Iratzarrik Europako hauteskundeetan bozkatzera joatea eta "ezker eraldatzailearen botoa ez zatitzea" eskatu du.

Koalizio ezkertiarrak ekitaldia egin du Barakaldon (Bizkaia), eta, bertan, Jon Hernandez Euskadiko Partidu Komunistako (EPK) idazkari nagusia izan da.

Horren esanetan, Izquierda Plural koalizioak (Ezker Anitza-Iratzarri horren parte da) "Estatuko eta Europako benetako ezker gehiena biltzen du".

"Alderdi txiki berriek politika suspertzea eta gardentasun gehiago eskatzen dute. Hori guztia aspalditik proposatzen dugu Izquierda Unidan", gaineratu du.

Bestalde, Iñigo Martinez Zaton hautagaiak Ezker Anitza-Iratzarri "benetako ezker eraldatzailea" dela adierazi du, "merkatua oinarri duen integrazio europar eredu honen aurka beti egin duena; NATOri eta Maastrichteko itunari ezetz esan ziona". "Langileen ezkerra gara", azpimarratu du.

Leire Martinez Hierro hautagaiak azaldu duenez, Euskadi Gazteen Berme Planetik at geratuko da, 25 urtetik beherakoen arteko langabezia tasa % 25ekoa baino txikiagoa baita. "Dramatikoa izango litzateke Ezkerraldearen egoera, eskualde honetan handiagoa baita langabezia. Benetako enplegu politikak behar ditugu", proposatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EB Albisteak IU Europako hauteskundeak Alderdi politikoak berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Ezker Anitza-IU