Europakoak 2024 -

Maiatzak 25

Mendia: 'Eskuindarren garaipenak pobrezia sendotu egingo luke Europan'

PSE-EEko gazteek posta bidez botoa emateko aukera bultzatzeko egin duten ekitaldi batean izan da gaur Mendia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko zuzendaritzako bozeramaileak esan du Europar Parlamentuari begira maiatzaren 25ean egingo dituzten hauteskundeetan “eskuindarren” balizko garaipen batek Mariano Rajoyren Gobernuak Espainian “ezarri” duen “pobreziaren ibilbidea” berretsi egingo lukeela.

PSE-EEko gazteek posta bidez botoa emateko aukera bultzatzeko egin duten ekitaldi batean izan da gaur Mendia. Maiatzeko hauteskundeak “inoiz baino garrantzitsuagoak” izango direla azpimarratu du Idoia Mendiak, ezkertiarren balizko garaipenak “Europako politikak aldatzeko aukera” emango lukeelako.  

Mendiaren iritziz, benetako bi aukera besterik ez daude: ‘Eskuindarrei, eta hortaz, Europako Alderdi Popularrari, ala Europako Alderdi Sozialdemokratari botoa ematea. Argi esan behar dugu, dauden aukera bakarrak horiek dira”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea