Europakoak 2024 -
Eztabaida
Cañete eta Valenciano aurrez aurre telebistan, maiatzaren 13an
Valencianok adierazi du ez dakiela Cañete "superstiziosoa" den, baina berari asteartez, 13an aritzeak "zorte handia" emango diola uste du.
PP eta PSOEko Europako hauteskundeetako hautagaiak, Miguel Arias Cañete eta Elena Valenciano, aurrez aurre izango dira telebistan, maiatzaren 13an, asteartez. Horrela jakinarazi du Valencianok Radio Nacionalen eskainitako elkarrizketa batean.
Valencianok adierazi du ez dakiela Cañete "superstiziosoa" den, baina berari asteartez, 13an aritzeak "zorte handia" emango diola uste du.
Elkarrizketan, PSOEren idazkariordeak eta hautagaiak atzo Kongresuan Soraya Rodriguez PSOEko bozeramaileak eta Soraya Sáenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak izan zuten hika-mika ("ez dut nire bizitza putan gainsoldatarik jaso", adierazi zuen) izan du hizpide. Bere ustez, "erantzun bortitzegia izan zen".