Albisteak -

Mikrokredituak

Nafarroako Ahal Duguk 10.000 euro bildu ditu bi egunetan

Hauteskunde autonomikoen kanpainarako 36.000 euro baino gehiago eskuratu zituzten, eta datozen hauteskunde orokorrei begira, datu hori hobetu nahi dute.

Laura Perez, Nafarroako Ahal Dugu alderdiko idazkari nagusia. Argazkia: Efe
Laura Perez, Nafarroako Ahal Dugu alderdiko idazkari nagusia. Argazkia: Efe
Laura Perez, Nafarroako Ahal Dugu alderdiko idazkari nagusia. Argazkia: Efe

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Ahal Dugu alderdiak 10.000 euro bildu ditu bi egunetan, hauteskunde orokorretako kanpaina finantzatzeko helburuarekin martxan jarritako “sistema berritzaile bati esker”, Segundo Gonzalez alderdi horretako Finantza eta Informazio Gardentasun arduradunak azaldu duenez.

Halaber, mikrokredituak emandako herritarrei, hauteskundeen ostean itzuliko diete dirua, interesik gabe. Modu horretan, alderdiak “finantziazio garbia” bilatzen du, bankuekin baino gehiago, “zorra pertsonekin sortuko duena”.

Hori dela eta, mikrokreditu horiek “herritarren menpe daude soilik, eta enpresa handiek ez daukate zerikusirik”. Aldi berean, neurri honekin biztanleekin bat egitea lortzen dutela aipatu dute, diru-laguntza hauek hauteskunde-kanpaina aurrera eraman ahal izateko guztiz garrantzitsuak direlako.

Pasa den hauteskunde autonomikoetan, Nafarroako Ahal Duguk 36.000 euro baino gehiago lortu zituen, eta datozen hauteskundeei begira, datu hori hobetzea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nafarroa gaur Alderdi politikoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Podemos albisteak