Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

hauteskundeak

11:25

Hauteskunde Orokorrak

NAFARROA

Laugarren Xedapena baliogabetzearen alde agertu da Rajoy

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Foru Erkidegoaren eta EAEren batzea ahalbidetzen du Konstituzioaren Laugarren Xedapenak. UPNk eta PPk Hauteskunde Orokorretarako izenpetu duten itunaren sinadura-ekitaldian hitz egin du Rajoyk.

0:46
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

UPNk eta Alderdi Popularrak abenduaren 20ko Hauteskunde Orokorretara elkarrekin aurkezteko akordioa izenpetu dute, gaur, Iruñean. Iragarrita bezala, 10:45ean izan da sinadura-ekitaldia, Iruñeko erdiguneko hotel batean. Mariano Rajoy Espainiako presidenteak eta Javier Esparza UPN buruak sinatu dute ituna.

Akordioaren arabera, Kongresurako hautagaitzako lehendabiziko bi ordezkariak eta laugarrena UPNkoak izango dira. Hirugarrena eta bosgarrena, berriz, Alderdi Popularrekoak. Senatuari dagokionez, popularrak izango dira zerrendako bi lehenak, eta UPNkoa hirugarrena.

Nafarroako erregimen forala errespetatzeko konpromisoa hartu du Rajoyk, eta, besteak beste,  Nafarroaren Itun Ekonomikoa defendatuko duela agindu du. Foru Erkidegoaren eta EAEren batzea ahalbidetzen duen Konstituzioaren Laugarren Xedapena baliogabetzearen alde ere agertu da, "Konstituzioaren erreforma gauzatuko balitz".

Espainiako Gobernuak ondokoa azpimarratu du: "Nafarroa Nafarroa da; Nafarroa forala da; Nafarroa espainiarra da".

Rajoyren aburuz, "oinarrizko bost printzipio" jasota daude akordioan; askatasunaren defentsa, hazkunde ekonomikoa, enpleguaren sustapena eta herritarren ongizatea aipatu du. "Erregionalistak eta popularrak oinarrizko gaietan ados gaude, eta nafarren gehiengoa horren alde dagoela uste dugu", esan du.

Ikusmin handia piztu du ekitaldiak, eta hedabide ugari bertaratu da. UPNko buruzagitzako kide ugari bertan izan dira, Esparzari babesa adierazteko. Hala nola, Jose Antonio Sola UPNko presidenteordea, Enrique Maya Iruñeko alkate ohia, Carlos Salvador diputatua, Patxi Yanguas senataria edota Carlos Garcia Adanero foru parlamentaria joan dira, besteak beste, sinadura-ekitaldira.

Rajoy 10:30 inguruan iritsi da hitzorduaren lekura. Ordurako, zain zituen Pablo Zalba, Carmen Alba, Ana Beltran, Cristina Sanz eta Jose Ignacio Palacios buruzagi popularrak.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena