Hauteskunde Orokorrak -

A-20

EH Bilduren zenbait hautagaitza 'aztertzeko' eskatu du Urqujok

Hauteskunde Orokorretara EH Bilduren zerrendatan aurkeztu diren hainbat kide 'ETArekin lotuta zigortuak' izan dira, Urquijoren hitzetan. Horiek legea betetzen duten argitzeko eskatu dio Fiskaltzari.

Carlos Urquijo. EFE.
Carlos Urquijo. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak EH Bilduk Hauteskunde Orokorretarako aurkeztuko dituen hainbat zerrenda aztertzeko eskatu dio, gaur, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari; zenbait hautagai "ETAko kide edo laguntzaile izateagatik zigortuak" izan direla eta, horiek hauteskundeetara aurkezteko "baldintzak betetzen dituzten argitzeko" eskatu du Urquijok.

Urquijok fiskalari jakinarazi dionez, baliteke "karguan aritzeko gaitasungabetuta egotea hautagai horiek", eta, beraz, hauteskundeetara ezingo lukete aurkeztu. Hautagai guztiek legea betetzen dutela ziurta eta berma dezala eskatu dio Espainiako Gobernuaren ordezkariak Fiskaltzari. "Hautagai izan ezin dutenek, hauteskunde legeak hala diolako, kanpoan geratu behar dute: are gehiago, ETA talde armatuarekin lotura izatea bada gaitasungabetzearen arrazoia", esan du, agiri baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika EH Bildu Gipuzkoa Albisteak Gaur Albisteak