Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak
Hauteskunde Orokorrak A10
Hauteskunde Batzordea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Correosek eskatuta, Hauteskunde Batzordeak ostiraleko 14:00ak arte luzatu du posta bidez botoa emateko epea.
Alderdien kartelak, Bilbon. Argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
Posta bidez bozkatzea eskatu zuten herritarrek botoa emateko epea ostiralera arte (14:00) luzatzea erabaki du Hauteskunde Batzordeak.
Correosek egin du epea luzatzeko eskaera, besteak beste, Hauteskunde Batzordeak posta bidez bozkatu ahal izatea eskatzeko epea joan den ostiralera arte luzatzea erabaki zuenez, dokumentazioa helarazteko denbora gehiago behar dutela argudiatuta.
Alabaina, badira beste arrazoi batzuk ere, hala nola, hauteskundeak Gabonetako kanpainarekin bat egin duela, posta bidez bozkatzeko eskaera k % 14ko hazkundea izan duela eta abenduaren 17an Correosen hauteskunde sindikalak dituztela. Horren guztiaren ondorioz denbora gehiago behar dutela adierazi dute.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa