Hauteskunde Orokorrak -

2015eko Hauteskunde Orokorren emaitzak zuzenean

Jarrai ezazu zuenean 2015eko Hauteskunde Orokorren emaitzak eitb.eus-en.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde gauaren ertz guztiak edukiko ditu eskura eitb.eus-eko erabiltzaileak abenduaren 20an, 2015eko Hauteskunde Orokorren harira. EiTBko webguneak jarraipen oso zabala egingo dio boto kontaketaria, herriz herri eta lurraldez lurralde emaitzak eskainiz. Telefono mugikorren bidezko nabegazioak boto zenbaketa minutuz minutu jarraitzea ahalbidetuko du, eta grafiko egokituak alde batetik, eta udalerria edo lurraldea zehazteko bilatzailea bestetik, izango ditu.

Horrez gain, datorren 2016ko euskal hauteskundeen emaitzak berdinak izango balira, Eusko Legebiltzarra nola eratuko zen azalduko duen datuen estrapolazioa eskainiko du webguneak.

Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Radio Vitoriako saio bereziak ere zuzenean ikusi eta entzun ahal izango dira eitb.eus-en bitartez. Horrez gain, hauteskunde gauaren momenturik onenak bideo, audio eta argazkiekin islatuko ditu webguneak, gertatu eta berahala, gertakari guztien materiala bilduz. Minutuz minutuko kontakizun honek, gainera, alderdi politikoen lider eta hautagaiek sare sozialetan izango dituzten erreakzioak ere eskainiko ditu (Facebook, Twitter...).

Gainera, hauteskunde egunean zehar datuak gaurkotzen joango dira une oro, eta bozketaren minutuz minutukoa, eguneko gertakariak eta partaidetza datuak eskainiko ditu eitb.eus-ek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak albisteak