Hauteskunde Orokorrak -

KANPAINAKO 12. EGUNA

EH Bilduk bertan behera utzi ditu astearte honetako ekitaldiak

Gasteizko hilketa matxista salatzeko, koalizio soberanistak gaurko ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki du. Gainerako alderdiek kanpainarekin jarraitu dute.

EH Bilduk kanpainako ekitaldiak bertan behera utzi ditu

0:34

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELKARREKIN AHAL DUGU

Iñigo Martinez Espainiako Diputatuen Kongresurako Elkarrekin Ahal Duguko Bizkaiko hautagaiak Euskadiko altzairugintza hizpide izan du gaur goizean Bilbon egindako ekitaldian.

Martinezek adierazi du ezin direla altzairugintza sektoreko euskal enpresak hiltzen utzi, euren jabeek paradisu fiskaletan dirutzak dituzten bitartean eta Aristrain familia, ArcelorMittaleko akziodun nagusienetakoa dena, jarri du horren adibide.

Bestalde, sindikalistekin egindako beste ekitaldi batean Frantziako Alderdi Komunistaren eta CGT sindikatu frantsesaren babesa jaso du koalizioak. Elkarrekin Ahal Dugu koalizioa oraindik botoa erabaki ez dutenei zuzendu zaie eta euren botoak duen garrantzia azpimarratu du. Halaber, alderdi 'populista' gisa definitzen duten alderdien kritikei erantzun die.

Pablo Iglesias Elkarrekin Ahal Duguren Espainiako Gobernurako presidentegaiak Espainia ?plurinazionala? dela eta Estatu horretako ?zenbait naziok? erabakitzeko eskubidea dutela defendatu du Gasteizen, milaka jarraitzaileren aurrean egindako ekitaldian.

?Euskal Herrian esaten dugu samurtasunak eta anaitasunak Alderdi Popularra erakundeetatik kanpo izango duen herrialde bat eraikitzen lagun dezaketela, katalan, galiziar edo andaluziar sentituz eta beste herrialde batzuei begiratuta, nazio identitateetatik harago joango den aberria eraikiz?, azaldu du.

?Elkarrekin Ahal Duguk Espainia plurinazionala dela defendatzen duela esateko ez dut inolako arazorik. Estatu honek erabakitzeko eskubidea duten zenbait nazio ditu?, azpimarratu du.

EAJ

Aitor Esteban Espainiako Diputatuen Kongresurako EAJko Bizkaiko zerrendaburuak adierazi duenez, euskal selekzioen aldarrikapena "euskal agenda"ko parte izango da eta legezkotasun kontua baino "borondate" kontua da. Gainera, Euskadi erreferentziazko talde bat izango litzatekeela eta Europako Txapelketa jokatzen ariko zela azpimarratu du.

Estebanek adierazi duenez, "ezaguna" da euskal selekzioak ofizialak izan daitezen jeltzaleek egiten duten aldarrikapena. Haren esanetan, gizartetik sortzen den aldarrikapen bat da eta "euskal kirolari gehienek" babesten duten zerbait da. "Hori errealitate bihurtzea nahiko genuke eta horretarako lan egingo du EAJk", gaineratu du.

Hautagai jeltzalearen hitzetan, futbolak eta Europako Futbol Txapelketak erakusten dute "nahi izanez gero, posible dela" eta Gales, Ipar Irlanda eta Eskoziako selekzioak jarri ditu horren adibide.

Hori dela eta, Estebanek azpimarratu du EAJk oso gogoan izango duela eskaera hori eta "euskal agendako" zati "garrantzitsu" izango dela.

Andoni Ortuzar EAJren presidenteak esan du Espainiako lau alderdi nagusiei botoa emateak ?gauzak gehiago nahasteko? eta ?hirugarren hauteskundeak deitzeko? soilik balioko duela.

?Azkenaldian denak ari dira baleko botoaz hitz egiten, baina nik esaten dizuet PPri, Podemosi, PSOEri edo Ciudadanosi bozkatzea botoa alperrik galtzea da euskal herritarrontzat?, azpimarratu du Elgoibarren arratsaldean egindako ekitaldian. Ortuzarrekin batera Joseba Egibar eta Joseba Agirretxea Kongresurako EAJren Gipuzkoako zerrendaburua izan dira.

?Lau fantastikoak  irtenbiderik gabeko estrategien lubakian babestu dira eta horrek, tamalez, hauteskundeak errepikatzera kondenatuko gaitu?, ohartarazi du.

EH BILDU

EH Bilduk bertan behera utzi ditu gaurko iragarrita zeuden hauteskunde kanpainako ekitaldi guztiak Gasteizko hilketa matxista dela eta. Hala iragarri du Oskar Matute Espainiako Diputatuen Kongresurako EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburuak Bego Landa Senaturako EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburua alboan zuela.

Oskar Matute ohartarazi duenez, "gaur ez da kanpaina egitea tokatzen, Gasteizko hilketagatik kalean beren gaitzespena agertu nahi duten milaka herritarren alboan egotea baizik".

Matutek Gasteizko hilketa matxista deitoratu eta gaitzetsi du. Horren esanetan, indarkeria matxista izerbergaren punta baino ez da eta emakumeek egunero pairatzen dituzte egiturazko indarkeriaren ondorioak. Ildo horretan, sistema patriarkalaren kontra borrokatzeko deia egin du, Matuteren esanetan, indarkeria matxista horren ondorioa delako.

Gaurko iragarritako hauteskunde kanpainako ekitaldiak bertan behera uzteaz gain, Gasteizko hilketa matxista gaitzesteko Euskal Herrian egingo diren kontzentrazioetara batzea erabaki du koalizioak.

PSE-EE

Rajoy eta Iglesias hautetsontzietan "geldiarazteko" eskatu die Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak herritarrei. Ildo horretan, PPko eta Ahal Duguko buruzagiek PSOE "lurperatzeko" teknika "zitalak" erabiltzen dituztela salatu du Mendiak. Gaineratu duenez, Ciudadanos babestea botoa "alferrik galtzea" da eta nazionalisten alde egitea, berriz, "kontrara jokatzea".

PSE-EEk gaur goizean Gasteizen egin duen ekitaldian, Idoia Mendia Euskadiko sozialisten idazkari nagusiaren alboan izan da Miquel Iceta PSCko idazkari nagusia ere. Mendiak salatu duenez, Rajoyren Gobernuak "zubi" guztiak suntsitu ditu eta elkarrizketa eragotzi du. "Eta hori ongi dakigu euskaldunok eta katalanek. "Politika birtzentralizatzaileak aplikatuta, PPk hauspoa eman dio nazionalismoari", azpimarratu du Mendiak.

Hori dela eta, aurreko lau urteak ondorengo urteetan ez errepikatzea eta "zentzua" berreskuratzeko deia egin du Mendiak. "Elkarrizketa eta ezberdinen arteko elkar ulertzea berreskuratu behar da", gaineratu du.

Arratsaldean, Odon Elorza Kongresurako PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburuak eta beste kargu sozialista batzuek adierazpen bat sinatu dute, hauteskunde programan jaso duten guztia betearaziko dutela aginduz.

PP

Borja Semper Espainiako Diputatuen Kongresurako PPko zerrendaburuak hezkuntza kontzertatua defendatu du. Hautagai 'popularraren' esanetan, Elkarrekin Ahal Dugu Espainiako Gobernura iritsiz gero arriskuan legoke aukera hori eta, horren aurrean, erabakia gurasoei dagokiela aldarrikatu du.

"Pertsona moderatuen" botoa "ez alferrik galtzeko" eta botoa PPn "kontzentratzeko" eskatu du Leopoldo Barreda Espainiako Diputatuen Kongresurako PPko Bizkaiko zerrendaburuak.

Bilbon egindako ekitaldian, Barredak adierazi du bi aukeren artean aukeratu behar dutela boto emaileek: Ahal Duguren eskutik atzera egin edota PPren eskutik aurrerapausoak ematen jarraitu.

 

Euskal Komunistak-PCPE alderdiak zerbitzu publikoen publikotasuna aldarrikatu dute, eta, osasunari dagokionez,  baliabideak langileek kudeatu behar dituztela defendatu dute, ez buruek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Hauteskunde orokorrak Espainian EH Bildu Bizkaia PSE-EE Euskadiko PP Hauteskundeak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak