Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

18:52

Hauteskunde Orokorrak A10

Negoziazioak

Rajoyk koalizioa eskaini dio PSOEri, baina sozialistek ezetz esan dute

eitb.eus

Ciudadanosek baztertu egin du Rajoyri babesa ematea, baina PPrekin hitz egiteko prest dago.

  • Mariano Rajoy eta Pedro Sanchez. EiTB

    Mariano Rajoy eta Pedro Sanchez. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hauteskunde orokorren emaitzek ardatz kontserbadorearen esku utzi du Espainiako gobernagarritasuna, PPk eta Ciudadanosek eserleku gehiago baitituzte PSOEk eta Unidos Podemosek baino. Nolanahi ere, alderdien jarrerak abenduaren osteko berdinak dira, eta, beraz, inbestidura akordioa lortzea oso zaila izango dela dirudi.

Testuinguru horretan, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak "koalizio handia"ren alde egin du, hau da, PPk, PSOEk eta Ciudadanosek lau urterako programa bat adosteko deia egin du. Dena dela, ez du baztertu beste formula bat saiatzea, gobernua osatzea "premiazkoa" baita.

EAJrekin eta Coalicion Canariarekin akordioa bilatzeko aukera ere jarri du mahai gainean PPko buruak, baina lehenik eta behin "alderdi guztiekin" hitz egin beharko duela esan du, "eraikitzeko prest" ote dauden egiaztatzeko.

"Ez diogu muzin egingo gobernatzeko erantzukizunari. Babes nahikoarekin gobernatzea gustatuko litzaidake, baina ez bada posible, unean uneko itunekin gobernatuko dugu", adierazi du, prentsaurrekoan.

Agerraldi horretan, Rajoyk baztertu egin du Gobernuko Presidentetza bera ez den beste batek hartzea, eta bere alderdiak emaitzak hobetu dituela gogorarazi du.

Ciudadanos: bai PPri, ez Rajoyri

Bien bitartean, Albert Rivera Ciudadanoseko buruak berretsi du Mariano Rajoy ezin dela izan presidentea, baina PPrekin eta PSOErekin hitz egingo duela aurreratu du, hiruren arteko negoziazio mahai bat sortzeko.

Riverak ez du argitu zer bozkatuko duen Rajoy inbestidurara aurkezten bada, baina bere alderdiaren 32 eserlekuak ez direla “beharrezkoak” nabarmendu du, sozialisten babesa nahikoa baitute popularrek.

PSOE: ez PPri

Bestalde, Antonio Hernando PSOEko bozeramaileak esan du bere alderdiari oposizioan egotea dagokiola, baina ziurtatu du ez dutela PPren alde egingo, eta ez dela abstenituko Rajoyren inbestidura errazteko.

Horren esanetan, Rajoyk hartu behar du orain aurrea, eta babesak bilatu behar ditu bere ideologia bereko aliatuen eta "eskuin nazionalisten" artean.

"PSOE herritarrek kokatu duten lekuan dago, oposizioan, eta Rajoyk eman behar ditu hurrengo pausoak. Genova kaleko teilatuan dago pilota", azpimarratu du Hernandok, Ferrazen eskainitako prentsaurreko batean.

PSOErekin koalizioan aurkeztu zen Pedro Quevedo Nueva Canariaseko diputatua Rajoyren alde abstenitzea ere baztertu du PSOEk.

Podemos: ezetz PSOE-Ciudadanos itunari

Podemosi dagokionez, Pablo Echenique Antolakuntza idazkariak errepikatu du ez daudela pozik hauteskundeen emaitzekin, baina ez du autokritikarik egin oraindik, zer gertatu den aztertu nahi baitute.

Buruzagi ezkertiarrak PSOEren aurka egin du, eta Podemosi eraso eginez PPren aldeko botoak areagotu izana egotzi dio.

Gainera, aurreratu egin du ez dutela babestu PSOE-Ciudadanos balizko ituna.

EAJk zail ikusten du Rajoyrekin akordioa lortzea

Bestalde, EAJk azaldu du Mariano Rajoyrekin hitz egiteko prest dagoela, baina "oso zail" ikusten du PPrekin akordioa lortzea.

EBBtik EFEri adierazi diotenez, segur aski EAJk ez du parte hartuko inbestidura akordio batean, baina erreforma "sakonak" egiteko babesa eskaintzeko prest dago.

eko prest dago.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena