Hauteskunde Orokorrak -

A28

Espainiako hautagaiek botoaren mobilizazioa eskatu dute kanpaina hasieran

“Errusiar erruletara” ez jolasteko eta botoa berriro PPri ematea eskatu die Casadok boto-emaile ohiei. Abstentzionistei eta botoa erabaki gabe dutenei PSOEn “konfiantza” izateko eskatu die Sanchezek.

Espainiako hautagaiek botoaren mobilizazioa eskatu dute kanpaina hasieran. Argazkia: EFE/EiTB
Espainiako hautagaiek botoaren mobilizazioa eskatu dute kanpaina hasieran.
Espainiako hautagaiek botoaren mobilizazioa eskatu dute kanpaina hasieran. Argazkia: EFE/EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdiko boto-emaile ohiei, iraganeko ustezko hanka-sartzeekin kale egin dietenei, datozen hauteskunde orokorretan “errusiar erruletara” ez jolasteko eta PPri berriro botoa emateko eskatu die Pablo Casado Alderdi Popularreko buruzagiak.

“Hemen dago zuon PP, zuen alderdia, fidatu ahal zarete, ez du huts egingo”, esan du Casadok kanpainako hasiera ekitaldian. “Biba Espainia, gora PP, eta irabaztera”, oihukatu du, Espainiako ereserkia entzun baino lehen.

Hauteskunde orokorretan alderdi sozialistak azken garaipena lortu eta 11 urte geroago, apirilaren 28an “irabaztera” ateratzeko eskatu die Pedro Sanchezek alderdikideei. "Gehiengo zabalarekin” garaipena lortzea nahi du PSOEko buruzagiak. Horretarako, abstentzionistei eta botoa erabaki gabe dutenei zuzendu zaizkie, eta PSOEn “konfiantza” izatea eskatu die.

“Sozialistak bozkatzera joan behar dira, baina espainiar guztiak izan behar ditugu kontuan: bozkatzera joango ez direla erabaki dutenei euren botoak balio duela esan behar diegu, eta botoa nori emango dioten erabaki ez dutenei PSOEn konfiantza izatea eskatzen diet”, aldarrikatu du 2.000 pertsonaren aurrean, Dos Hermanaseko (Sevilla) erakustazokan.

“Boteretsuenek historiarik idatzi behar ez dioten herri baten egiekin” hautestontziak betetzea eskatu du Pablo Iglesias Unidas Podemoseko zerrendaburuak.

Kanpainaren hasieran, kartelak jarri ondoren, ostegun honetan Julian Assange Londresen atxilotu dutela gogorarazi du Iglesiasek. Botereak funtzionatzeko mekanismo bat behar duela esan du koalizio moreko agintariak, “mekanismo horrek gezurra du izena”. “Gezurra Espainiako demokraziaren mehatxu handienetako bat da”, ohartarazi du.

Jose Manuel Villegas Ciudadanoseko idazkari nagusiaren hitzetan, “Pedro Sanchez eta haren bazkide populistak eta separatistak edo Albert Riverak zuzenduko duen alternatiba” aukeratu beharko dute hautesleek apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan.

Kartelak itsatsi ditu Villegasek ekitaldi sinboliko batean, Almerian, bertako Kongresurako zerrendaburua baita. Mobilizaziorako deia egin du Villegasek, kanpaina “ilusio eta gogo handiarekin” aurrera eramango dutelako, “Espainian aldaketa bat izateko”. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE PP Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Espainia Pablo Iglesias Pedro Sánchez Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Albert Rivera Hauteskundeak Pablo Casado Blanco