Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

hauteskundeak

23:59

Hauteskunde Orokorrak

A28

Hauteskunde kanpainari hasiera eman diote EAEko alderdiek

Agentziak | Erredakzioa

Elkarrekin Podemosek, EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta PPk apirilaren 28ko hauteskunde orokorretako kanpainari ekin diote.

  • Euskal alderdiek kanpaina hasi dute.

    Euskal alderdiek kanpaina hasi dute / Argazkia: EFE/EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Kanpainan daude, ofizialki, alderdiak. Euskal indar politikoek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zerrendaburuak bildu dituzte kanpainari hasiera emateko ekitaldietan. Apirilaren 28ra arte luzatuko da lasterketa. Egun horretan, herritarrek botoa emateko aukera izango dute Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan.

Elkarrekin Podemosek, Eusko Alderdi Jeltzaleak, Euskal Herria Bilduk eta Euskadiko Alderdi Popularrak Gasteiz hautatu dute kanpaina hasteko. Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak Bilbon egin du ekitaldia.

Gehiengo aurrerakoia osatzeko aukera bakartzat aurkeztu da Elkarrekin Podemos

Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari orokorrak ohartarazi duenez, apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan euskal herritarrek jokoan dituzte politika aurrerakoiak, autogobernua, Kontzertu Ekonomikoa eta hizkuntza eskubideak. Esan duenez, arriskuan egon litezke PSOEk Ciudadanosekin hitzartzen badu zein "eskuin muturrekoak" gobernatzen badu.

Euskadik politika aurrerakoiek aurrea hartzea eta behingoz ezartzea duela jokoan esan du Martinezek, batez ere emakumeen eskubide eta askatasunei, ekonomiari eta trantsizio ekologikoari dagokienez.

EAJri botoa emanez Euskadiren alde 'pedalei eragitea' eskatu du Ortuzarrek

"Euskadiren alde pedalei eragitea" eskatu die Andoni Ortuzar EBBko presidenteak herritarrei, EAJk soilik "defendatzen" duelako Madrilen, eta horregatik, boto jeltzaleak "balio bikoitza" du.

Gainera, boto jeltzalearekin "ekaitzari sorbalda emango" diotela ziurtatu du Ortuzarrek, Pablo Casado PPko buruzagiaren "hodei beltzei", Ciudadanosen "planteamendu birzentralizatzaileei” eta Voxen "inboluzioari".

'Sanchez berriz presidentea izateko' mobilizatzea eskatu du PSE-EEk

PSE-EEko idazkari orokor Idoia Mendiak ireki du euskal sozialisten hauteskunde orokorretako kanpaina, Bilboko Areatzan egindako ekitaldi batean, eta "euskal herritarrak Pedro Sanchez berriz presidentea izan dadila erabakigarriak izateko momentua" heldu dela esan du.

"Enpleguan zentratuko den, erakundeak onbideratuko dituen, krisiak baztertutakoei duintasuna itzuliko dien eta gatazkak konpontzeko elkarrizketaren alde egingo duen Gobernu sozialista babestuko dute. Euskal herritarren kezka berberak dituen Gobernua babestuko dute", azpimarratu du.

'Faxista guztiei gaua zapuzteko' deia egin du EH Bilduk

'¿EH Bilduko idazkari orokor Arnaldo Otegik "Espainiar estatuko faxista guztiei gaua zapuztera" deitu ditu herritarrak apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan.

Koalizio abertzaleko buruzagiak ohartarazi duenez, hauteskunde hauetan "jokoan daude baloreak", "eskuin muturra kontraerasoan" dagoelako, feminismoaren aurrean misoginia "inposatzeko", autodeterminazioaren aurrean 155. artikulua, berdintasunaren aurrean esplotazioa, eta herrien eskubideen aurrean inposizioa.

Alonso (PP): 'Pedro Sanchez EAJ, Bildu eta Podemoseko zerrendaburua da'

Apirilaren 28rako hauteskunde orokorretan EAJ, PSOE, EH Bildu eta Unidas Podemosen boto-txarteletan “zerrendaburua Pedro Sanchez” izango dela adierazi du Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak.

Hauteskunde hauetan jendeak bi boto-txartelen artean aukeratu beharko duela errepikatu du Alderdi Popularreko buruzagiak: “PPrena eta Pablo Casadorena, eta gainerakoena, zerrendaburu berdina baitute, Pedro Sanchez, ez dago zalantzarik”.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena