Albistea -

Hauteskunde-kanpaina

Rajoy krisitik ateratzeko 'pizgarri' gisa azaldu da

"Batzuen ezintasunak" eragin duen krisia gainditzeko guztien batasuna eskatu du PPko presidenteak.

Mariano Rajoy PPko presidentea. EFE
Mariano Rajoy PPko presidentea
PPk Donostiako Oroitzapenaren Lorategian eginiko ekitaldia

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiak behar duen aldaketa politiko eta ekonomikoa bideratzeko "pizgarri" gisa azaldu da Mariano Rajoy PPko presidentea. Hala ere, "batzuen ezintasunak" eragin duen krisia gainditzeko guztien batasuna eskatu du Rajoyk.

Hauteskunde-kanpaina Castelldefelsen (Bartzelona) hasi du Rajoyk. Horrela, kanpaina Katalunian hasi du Alderdi Popularrak historian aurrenekoz.

2.000 pertsonek lepo bete duten polikiroldegian, PPk Katalunian "emaitza onena" lortuko duela iragarri du Alderdi Popularreko hautagaiak. Horregatik, Alicia Sanchez-Camachoren erronka azaroaren 20ko emaitzak mantentzea izango dela aurreikusi du Rajoyk.

Langabezia kanpainako mezu nagusia izango dela aurreratu du Rajoyk. Horrela, bi aste barru "orain arte bezala edo okerrago jarraitzea" jokoan dagoela azaldu du, urriko langabezia datuak kontuan hartuta. Alternatiba PPren "bultzagarriaren" aldeko apustua egitea da, batasunean eta lankidetzan oinarrituz, gaineratu du.

Kritikak Gobernuari

Ez ditu Gobernuarentzako eta PSOErentzako kritikak gorde, ezin diotelako krisiari irtenbiderik eman "arazoa sortu dutenak", eta eurek sortu duten "hondamendiaren oinordeko" izango direla gaineratu du.

Jose Luis Rodriguez Zapaterok Espainiara krisia ez zela etorri den moduan iritsiko esan zuela azaldu ostean, Rajoyk adierazi du "ekonomia kudeatzen jakin izan ez dutenek" ez dutela "beste aukerarik" merezi.

Horregatik, aldaketa politikoa eskatu du "behar nazional" moduan, eta pesimismora jo gabe, nahiz eta, hark esan bezala, zein egoeratan gauden esango duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea