eaeko autonomikoak -

Hauteskunde-kanpaina

EAJk 'eguneroko' politikarekin duen konpromisoa goraipatu du Erkorekak

EAJ "aukera guztiekin, eskubideekin zein beharrizanekin, jokatzen" duen alderdi "bakarra" dela azaldu du Bizkaiko zerrendaburu jeltzaleak.

EAJk Barakaldon egindako ekitaldia

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk "aldarrikapen nazionalak" defendatzen dituela ziurtatu du Josu Erkoreka Bizkaiko zerrendaburu jeltzaleak, baina, era berean, EAJk "eguneroko" politikarekin eta "inbertsioak erakartzeko helburuarekin" duen konpromisoa nabarmendu du.

Barakaldoko (Bizkaia) Burtzeña auzoan egindako hauteskunde-ekitaldian, EAJ "aukera guztiekin, aldarrikapen nazionalekin zein herritarren premiazko beharrizanekin, jokatzen" duen alderdi "bakarra" dela azaldu du Erkorekak.

"Eskubideak zein beharrizanak lantzen ditu gure talde parlamentarioak", errepikatu du Erkorekak. EAJren politikak eta ekintza parlamentarioak "lurzoru bat dute zapaltzeko, eta baita bide bat egiteko ere".

Erkorekaren hitzetan, "zapaltzeko lurzorua duten" alderdiak daude Euskadin, baina "etorkizunik" ez dute eta "bidea egiterakoan galtzen dira". Beste batzuek, ostera, "etorkizuna badute, baina zapaltzeko lurra aukeratzen ez dakite eta orduoro estropezu egiten dute", erantsi du. Azkenik, "zapaltzeko lurzorurik eta etorkizunik ez dutenak daude", buruzagi jeltzaleak azaldu duenez.

"1.265 milioi euro, Madrildik Euskadira"

Erkorekak gogorarazi duenez, azken legealdian EAJk "1.265 milioi euro ekarri ditu Madrildik Euskadira, ia milioi bat euro egunero". Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta azpiegituretan inbertitzeko fondoetan bilakatu da diru kopuru hori, hautagai jeltzalearen ahotan.

Krisia dela-eta "Estatuko azpiegitura handi guztiak geldirik daudenean" AHTren lanek aurrera jarraitzea goraipatu du Erkorekak. AHTko lanen erritmoa mantentzeko eskatu zioten Gobernuari jeltzaleek, Erkorekak gogorarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea