AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

Hollywood, Obamarekin

Natalie Portman eta Scarlett Johansson, Obamaren kanpainan

Gaur gaueko hitzaldian egingo duten agerraldian, Obamaren kanpainaren aniztasuna sustatuko dute aktoreek: izan ere, Portman judua da, eta Johansson, etorkinen alaba.

Natalie Portman eta Scarlett Johansson aktoreak. Argazkia: EFE
Natalie Portman eta Scarlett Johansson aktoreak. Argazkia: EFE
Natalie Portman eta Scarlett Johansson aktoreak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Natalie Portman, Scarlett Johansson eta Kerry Washington aktoreek Barack Obama babestuko dute gaur, presidenteak eskainiko duen kanpainako hitzaldirik garrantzitsuenean. Egitarau ofiziala ezagutzera eman ez duten arren, iturri ofizialek hiru aktoreak gaur gaueko ekitaldian izango direla berretsi dute.

Johanssonek, Portmanek eta Washingtonek behin baino gehiagotan adierazi dute Obamaren aldekoak direla. Gainera, emakumeentzako eta hautesle gazteenentzako erakargarri bikaina dira. Obamak bi talde horien babesa beharko du hauteskundeak irabazteko. Foo Fighters taldeak ere emanaldia eskainiko du gaur gauean.

Gaur gaueko hitzaldian egingo duten agerraldian, Obamaren kanpainaren aniztasuna sustatuko dute aktoreek: izan ere, Portman judua, Johansson etorkinen alaba eta Washington afroamerikarra dira.

Hala ere, ez dira Obamaren kanpaina babestuko duten pertsona ospetsu bakarrak izango. Aste honetan bertan, Jeff Bridgesek kontzertua eskaini zuen bere taldearekin, Charlotteko bilerako jaialdian. Horrez gain, Eva Longoriak, Cristina Saralegui aurkezleak eta Jessica Sanchez abeslariak ere hautesle hispaniarrak erakarriko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea