Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Kataluniako Parlamentuan

Mas presidente izendatzeko inbestidura saioa hasiko da gaur Katalunian

16:30ean hasita, Artur Masek gobernu proposamena aurkeztuko du, eta, ondoren, ERC eta PSC taldeetako kideek hitz egingo dute. Bihar, oposizioko gainerako alderdien txanda izango da.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arratsaldean hasiko da presidente berria izendatzeko inbestidura saioa Kataluniako Parlamentuan. Artur Mas CiUko buruzagiak eta Oriol Junqueras ERCkoak gobernagarritasun akordioa sinatu zuten atzo, eta, honenbestez, errepublikanoek Artur Mas babestuko dute inbestidura saioan. Bihar aukeratuko dute Artur Mas Kataluniako presidente, ERCren babesarekin.

Inbestidura saioa 16:30ean hasiko da, eta lehendabizi Artur Mas presidentegaiak hitz egingo du. Gobernu proposamena aurkeztuko du Masek, eta ez du inolako denbora mugarik izango horretarako. Segidan, ERC eta PSC parlamentuko taldeko kideen txanda izango da. Bakoitzak 30 minutu izango ditu Artur Mas babestuko duen ala ez adierazteko eta erabakia argudiatzeko. Kataluniako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztiek izango dute hitz egiteko aukera, handienetik txikienera.

Aurreikuspenak betetzen badira, Artur Masen atzetik hitz egingo dute ERC eta PSC alderdietako ordezkariek, eta bihar izango da oposizioko gainerako alderdien txanda.

Alderdi guztietako ordezkariek hitz egin ostean, bihar egingo da bozketa. Gobernagarritasun eta egonkortasun akordioaren ondotik, Artur Mas presidentegaiak ERC alderdiko parlamentarien babesa izango du.Oposizioko gainerako alderdiek kontra bozkatuko dutela iragarri dute.

Bigarren aldiz izendatuko dute Artur Mas Kataluniako presidente.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea