Kataluniako Hauteskundeak 2024 -
Hauteskunde kanpaina
Barrosok 'egia osoa' ez duela esaten adierazi du Junquerasek
ERCko hautagaiaren iritziz, Barrosoren hitzek Gobernu zentralak Kataluniako independentziaren kontra egindako "presioen" ondorioa dira.
Erredakzioa
Oriol Junqueras Generalitarako ERCko hautagaiaren iritziz, Katalunia independentea Europar Batasunetik kanpo geratuko dela "ez da egia", era zalantzan jarri ditu Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak gai horren harian esandakoak.
Junquerasen arabera, Barrosoren hitzek Gobernu zentralak Kataluniako independentziaren kontra egindako "presioen" ondorioa dira eta horrela adierazi die kazetariei.
ERCko ordezkariaren ustez, Europako itun eta araudietan ez da esaten EBren barnean dagoen lurralde bat Batasunetik kanpo gera daitekeela, eta Estatuari, PPri eta PSOEri Europako erakundeei "presioa" egiteari uzteko eskatu die.