Udal eta Foru Hauteskundeak -

Krisia Ahal Dugu Euskadin

Iratxe Osinagak, Ahal Dugu Euskadiko bigarrenak, dimisioa eman du

Herritar kontseiluko ordezkariak argudiatu duenez, “ez dator bat alderdiaren programarekin”.

Dimisioa eman du Iratxe Osinagak
Iratxe Osinaga
Iratxe Osinaga: 'Ez dut programarik bat egiten'

01:52

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iratxe Osinagak, Ahal Dugu Euskadi alderdiko bigarrenak, dimisioa aurkeztu du eta alderdi politikoa utziko duela iragarri du. Udal eta foru hauteskundeak izateko hilabete falta denean, alderdiaren programarekin bat ez datorrela adierazi du Osinagak.

Ahal Dugu Euskadi alderdian orain arte bigarrena zenak prentsaurrekoan baieztatu duenez, Roberto Uriartek zuzentzen duen alderdiko zuzendaritzarekin dituen desadostasunengatik utzi du alderdia.

Alderdiaren programa errespetatzen duela esan du, “gehiengoak onartu eta bozkatu” duelako, baina horrekin ez datorrela bat adierazi du, eta beraz, ezin duela herritarren aurrean defendatu. “Errealitatea ikusteko beste modu bat dut”, esan du eta dimisioa bere buruarekiko koherentziarengatik aurkeztu duela gaineratu du.

Alderdiarekin izandako desadostasunen inguruko azalpenik ez du eman nahi izan Osinagak, programa ez baita oraindik ezagutzera eman.  Beste pertsona batzuk proiektua “indarrez” defendatuko dutela uste du Osinagak.

Dimisioa aurkeztu bitartean Ahal Dugu Euskadi alderdiko bigarrena zenak adierazi duenez, idatziz eman du ezagutzera bere dimisioa. Roberto Uriarteri eta herritar kontseiluari posta elektronikoa eta telegrama igorri dizkiela zehaztu du.

Familiak eta alderdiko lagunek emandako laguntza eta babesa ere eskertu ditu Iratxe Osinagak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Alderdi politikoak bideoak Podemos berriak