Politika -

Ahal Dugu

Uriarte eta Perez, Ahal Duguren EAEko eta Nafarroako idazkari nagusiak

Boto-emaileen % 35,2aren eta % 52aren babesa jaso dute, hurrenez hurren. Estatu espainiarrean bestalde, Pablo Iglesiasen ildoko hautagaitzak nagusitu dira hamaika autonomia erkidegotan.

Roberto Uriarte Ahal Duguren Euskadiko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Roberto Uriarte Ahal Duguren Euskadiko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Roberto Uriarte Ahal Duguren Euskadiko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Uriarte eta Laura Perez aukeratu dituzte Podemos - Ahal dugu alderdiaren idazkari nagusi izateko Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, hurrenez hurren.

Uriarte "Euskal Hiria" hautagaitzaren buruak 968 boto-emaileren babesa jaso du (% 35,2) eta "Nafarroa aldatu" hautagaitzako Laura Perezek, berriz, botoen %52.

Ahal Duguren EAEko idazkari nagusi berria EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea da eta "Euskadi baita ere"ko Iratxe Osinagari (849 bozka, % 30,95) eta "Orain Ahal Dugu"ko Luis Angel Sanchez Lachinari (779 bozka,% 28,4) gailendu zaie.

Alderdiaren zuzendaritza nazionalak berri eman duenez, Euskadin izena emanda zauden 10.000 lagunetatik 3.142k parte hartu dute prozesuan eta, horietatik, 2.743k hiru hautagaitzetako baten alde egin dute eta 399k, berriz, boto zuria eman dute.

Laura Perez ("Nafarroa aldatu") "Ahal dugu Nafarroako" Joan Boschi (938 bozka, % 38,05), "% 100 Ahal Dugu"ko Sandra Gonzalezi (211 bozka, % 8,56) eta Pedro Sanchezi (25 bozka, % 1,01) nagusitu zaie.

Guztira, 2.854 pertsonak parte hartu dute Nafarroako prozesuan eta horietatik 2.465 lagunek hautagaitza baten alde egin dute eta, gainerakoek, (389 bozka) zurian bozkatu dute.

Estatu espainiarrean, Pablo Iglesiasen ildoko hautagaiak nagusitu dira 11 autonomia erkidegotan eta beste bostetan, berriz, hautagai alternatiboak gailendu dira, tartean, Pablo Echenique Aragoiko autonomia erkidegoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea