16:50

Udal eta Foru Hauteskundeak

PSE-EE

Arabako Errioxako ardoarentzat etiketa diferentziatua eskatu du PSEk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ekoizleekin, merkaturatzaileekin eta teknikoekin estrategia partekatu bat egitea proposatu dute Arabako sozialistek, eskualdearen diferentziazioa eta autonomia lortzeko.

0:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Arabako Errioxako ardoarentzat etiketa diferentziatua egitea eskatu diote Arabako sozialistek Errioxako Jatorri Izendapenaren Kontseilu Arautzaileari.

Eltziegon egindako ekitaldian, eskualdeko hautagai sozialistak eta Cristina Gonzalez PSE-EEren Arabako ahaldungaia kezkatuta agertu dira popularrek eskualdean aplikatu dituzten politikengatik eta sortu dituzten zalantzengatik.

Gaur aurkeztu duten manifestuan ekoizleekin, merkaturatzaileekin eta teknikoekin estrategia partekatu bat egitea proposatu dute Arabako sozialistek, Errioxako Jatorri Izendapenaren baitan, eskualdearen diferentziazioa eta autonomia lortzeko. Ustiapen eta upategi txikien etorkizunarekiko kezka erakutsi dute, "kalitatearen, paisaiaren kontserbazioaren eta mahastizainen errentagarritasunaren bermea" direlako.

Lursailen liberalizazioaren kontrako jarrera azaldu dute sozialistek, berezko ekoizpenen kalitate diferentziatuarentzat kaltegarria delako eta ardoaren salmentan eta merkaturatzean nahasmena eragingo duelako. Are gehiago, horrek guztiak ustiapenen errentagarritasunean eragina izango duela eta horietako askoren desagertzea ekar dezakeela nabarmendu dute.

Bestalde, mahasti zaharrak babesteko eta horien iraupena bermatzeko diru-laguntzak iragarri dituzte. Halaber, mahastien aseguruak ordaintzeko laguntzak ere hitzeman dituzte.

Bestalde, mahatsak prezio bidezkoa izatea eta babestu dute, ekoizpen kostuen gainetik egongo dena.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena