Udal eta Foru Hauteskundeak -
M24
Botoa eskatzeari ekin diote EAEko hautagaiek kanpainaren lehen egunean
Hauteskunde kanpainaren hasiera ekitaldien ondoren, EAEko hiriburu eta udalerri ezberdinetan botoa eskatzen hasi dira alderdietako hautagaiak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hauteskunde kanpainaren hasiera ekitaldien ondoren, EAEko hiriburu eta udalerri ezberdinetan botoa eskatzen hasi dira alderdietako hautagaiak. Bertan, euren programak azaldu dituzte. Hauek dira ostiral honetako ekitaldi nagusiak:
EAJ
Unai Rementeria eta Juan Maria Aburto Bizkaiko eta Bilboko zerrendaburuek Bizkaia eta Bilboren arteko ?burdinazko itunetik? harago joan nahi dutela adierazi dute gaur goizean, etorkizunean ?titaniozko itunaren? alde egingo dutela azpimarratuz.
Jeltzaleentzat ?enplegua? izango da datorren legealdiko ?lehentasuna?, hau da, ?lanpostuak bermatzea, gazteak lan merkatura sartzea eta jarduera berriak sortzea?.
Guggenheim Museoan, Bilbon, egin duten ekitaldian, bere garaian Jose Luis Bilbaok eta Iñaki Azkunak sinatutako burdinazko itunetik ?titaniozko itunera? igarotzeko konpromisoa luzatu dute. Gaineratu dutenez, ?Bilborako ona dena, Bizkairako ere ona delako, eta alderantziz?. Rementeriak iragarri duenez, datorren urtean, Bilbo eta Bizkaia Europako hiri eta herri jasangarrien biltzarraren egoitza izango dira.
EH BILDU
Tolosan egin du EH Bilduk ostiraleko ekitaldi nagusia. Bertan, Hasier Arraiz Sortuko presidenteak esan du erabakitzeko eskubidea gauzatzeko "berme bakarra" koalizioa dela.
Bestalde, Josu Unanue EH Bilduko hautagaiak Bizkaia ?murrizketarik gabeko lurralde bihurtzeko? konpromisoa hartu du gaur, eta EAJri leporatu dio ?milaka lagun gizarte laguntzarik gabe? utzi izana, ?egindako murrizketei esker?.
Bizkaiko Aldundiaren aurrean, Bilbon, egindako ekitaldian, Bizkaiak egun bizi duen egoera ?azken hamarkadetako larriena eta gogorragoa? dela salatu du Unanuek.
Gipuzkoan, Jon Albisu hautagaiak euskara ikastea ?doakoa? izan behar duela aldarrikatu du gaur goizean, eta Jaurlaritzari legea bete dezala eskatu dio. Albisuk esan du "askoz euskaldunberri gehiago" nahi dituztela Gipuzkoan. EH Bilduk HABEren egoitza aukeratu du aldarrikapena egiteko.
PSE
Patxi Lopez lehendakari ohiaren hitzetan, maiatzaren 24an bi aukera izango dute boto-emaileek: ?EAJ eta Bilduri esker, Donostia eta Gipuzkoako garapena oztopatzen jarraitu, eta pertsona guztien garapena kontuan hartzen duten erakundeen alde egin?. Lopezek aldarrikatu du Donostialdeko metroa bera lehendakaria izan zenean EAEko sozialistek martxan jarri zutela.
Azpiegitura hori Donostia eta Gipuzkoarako ?onuragarria? izan dela azpimarratu du. Iñigo Urkullu lehendakariari aurpegiratu dio, ?oztopoak jarri ondoren, ?Altzako geltokiaren inaugurazioan argazkiak atera izana?. ?Batzuek Donostialdeko Metroa oztopatzen duten arren, gutxinaka-gutxinaka aurrera egiten ari da?, erantsi du.
Denis Itxasoren iritziz, Gipuzkoak duen ?erronkarik handiena? mugikortasuna eta garraioa dira.
PP
Alfonso Alonso Osasun ministro eta Arabako PPko buruzagia Iruña Okan izan da, bere alderdiaren mitin batean. Espainia "apurtu eta banatu" nahi duten alderdien aurrean, PPren "moderazioa" aldakarrikatu du Alonsok. Alfonso Alonsorekin batera, Javier de Andres Arabako zerrendaburua eta Javier Maroto Gasteizko alkategaia izan dira ekitaldi horretan.
Bestalde, Juan Carlos Cano PPko Gipuzkoako hautagaiak botoa eskatu die ?Euskadiko alderdi-bitasunarekin? nekatuta daudenei, eta ?Gipuzkoa-Markarekin? bat egitera animatu ditu, ?ibilbide berri bati hasiera emateko, non gu, gipuzkoarrok, garrantzitsuena izango gara?.
Aldundiaren egoitzaren aurrean, Donostian, egindako ekitaldian, Cano ?harro? agertu da gipuzkoarrek ?beti? erakutsi duten ?talentuaz?.
Arantza Quiroga EAEko PPko presidentea, bestalde, Galdakaon izan da, eta, gaur argitaratutako inkestek ?batzuek uste dutena baino indar gehiago dugula? erakusten dutela goraipatu du.
Irabazi ganar
Frankingaren arriskuez ohartarazi eta Garoñako zentralaren behin betiko itxiera eskatu du Salburuan Irabazi koalizioaren barne dagoen Equo alderdiko Europako eledun federalak.
Aldaketa politikoaz gain energetikoa ere proposatzen du Irabazi koalizioak.
Energia berriztagarrien aldeko mezua aldarrikatu du Irabazik.