Udal eta Foru Hauteskundeak -

Maiatzak 24

Hauteskunde-kanpaina Nafarroari begira hasi da Euskal Herrian

Foru Erkidegoan gerta daitekeen aldaketa politikoak eta Gipuzkoan EH Bilduren eta EAJren arteko lehiak protagonismoa bereganatuko dute udal eta foru hauteskundeetarako kanpainan.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Alderdiek hasiera eman diote udal eta foru hauteskunde-kanpainari

5:06

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko alderdi politikoek hasiera eman diote udal eta foru hauteskunde-kanpainari. Nafarroan aldaketa politikoa ekar dezakete hauteskundeek eta EH Bilduren eta EAJren lehia estua espero da Gipuzkoan. Araban ere aldaketa politikoa gerta daiteke. Hiru norgehiagoka horiek protagonismoa bereganatuko dute kanpainan.

Hazkunde ekonomikoa bultzatu eta enplegua sortzeko xedearekin, "adostasuna eta akordioak" lortzeko EAJk duen gaitasuna azpimarratu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Aldiz, "liskarrak bilatu eta ekarpenik egiten ez duten horiek" kritikatu ditu.

Bestalde, Andoni Ortuzar EAJko presidenteak esan du ere alderdiak "Euskadi hobe bat" eskaintzen dituela, "enplegu eta bake gehiago" izango duen herria, ?eta herritarrek erabakitzen duten autogobernu mailarekin?. 'Euskadi Ekinez Egina' da EAJk hauteskunde kanpainan erabiliko duen leloa. Urkullu eta Ortuzar Gasteizen izan dira gaur arratsaldean, EAEko hautagaiekin egindako ekitaldian.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusi izateko hautagaiak Lurralde hori ?PPren kudaketaren ondorioz? bizi duen ?paralisi? egoeratik ateratzeko konpromisoa hartu du. Horregatik, aldaketa hura eta PP Gobernutik kentzea ?EAJk bakarrik? lor dezakeela defendatu du.

Pello Urizar EH Bilduren bozeramaile eta EAren idazkari nagusiak esan du koalizioa dela "ustelkeria ezaren, murrizketa sozial ezaren eta klientelismo ezaren berme bakarra".

Urizarrek maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetarako kanpainaren irekiera ekitaldian parte hartu du, Gasteizko Matxete plazan, Kike Fernandez de Pinedo Arabako ahaldungai nagusiarekin eta Miren Larrion Gasteizko alkategaiarekin batera.

Kike Fernandez de Pinedo Arabako ahaldungai nagusiak hitzeman du maiatzaren 24an "EH Bilduren eskutik" iritsiko dela "aldaketa" Arabara.

"Esprintean" hasi du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak "PSE-EEren eskutik etorriko den aldaketa" lortzeko lasterketa. Azpimarratu duenez, sozialistak ez dira "iritsiberriak" ezta "kaleko arazoak" salatzen dituzten "iluminatu batzuk" ere. "Ondo ezagutzen ditu gure alderdiak kaleko arazoak", erantsi du.

Mendia Gasteizen izan da, PSE-EEren hauteskunde kanpainari hasiera emateko ekitaldian. "Aldaketarako garaia hasi dugu hauteskunde hauekin", esan du.

Bestalde, Cristina Gonzalez Arabako hautagaiak esan du 15 egun bakarrik geratzen direla PPren Gobernuaren ?legealdi negargarria? atzean uzteko. ?Hamabost egun, PPren Gobernuaren amesgaiztoarekin amaitzeko?.

Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteak botoa eskatu die ?noizbait PPrengan konfiantza agertu zutenei? eta, egun, ?euren ezinegona adierazi nahi dutenei?. ?Bi aukera daude maiatzaren 24ari begira: euskal herritarrek ditugun arazoak kudeatuko dituzten gobernuak eta aukerak emango dizkigutenak edota, aldiz, XIX. mendeko ideologia abertzaleen menpe egongo direnak?, ohartarazi du.

Bilbon hasi du hauteskunde-kanpaina EAEko PPk. Ekitaldian, popularrek aurkeztu dituzten 200 hautagaientzat ?babesa? eskatu du, pertsona horiek ?Euskadi eraldatu nahi dutelako?.

Bestalde, Javier Ruiz Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaiak esan du PPk inkestek erakutsitako emaitza baino ?hobea? lortuko duela maiatzaren 24an. Alderdi popularrarek Bizkaia ?Espainia izaten jarraitzea? ahalbideratuko du, Ruizen hitzetan. ?Ez daitezela abenturazaleak etorri gure ongizatea arriskuan ipintzera??, esan du.

Roberto Uriarte Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusiaren iritziz, Podemosek Juan Carlos Monedero buruzagi ohiaren ekarpenak behar ditu oraindik ere, Monederok, "begian hatzamarra sartzen zigulako". Gaineratu duenez, Ahal Dugu ez da bere erroetatik ?milimetro bat ere? mugituko.

Barakaldoko Herriko Plazan hasi du Ahal Dugu Euskadik bere hauteskunde kanpaina. Bertan "jai" bat antolatu du Ahal Duguk, Barakaldo baita, Uriarteren hitzetan, alderdiak Euskadin duen ?zirkulu handi, indartsu eta jendetsuena?.

Zatiketa Nafarroan

Maiatzeko hauteskundeetan ?arriskuan dagoena? Nafarroa dela azpimarratu du Javier Esparza UPNko hautagaiak. Horregatik, maiatzekoak Nafarroan inoiz izan diren hauteskunde ?erabakigarrienak? izango direla aurreikusi du.

UPN da, Esparzaren hitzetan, ?Nafarroan erabakiak hartzen ausartu den alderdi bakarra?. ?Beste inork ez du lurralde eta herritar hauengan pentsatzen eta, gainera, gu gara Herri Batasunako jendeari, EH Bilduri, aurre egiten saiatu garen bakarrak?.

Maiatzaren 24ko hauteskundeekin ?Nafarroan garai berri bat? hasten dela adierazi du Maria Chivite PSNren presidentegaiak. Bere alderdia aldaketaren ?buru? izan nahi duela erantsi du Chivitek. Sozialistaren hitzetan, garai berria ?legealdi oso txar baten amaiera? da, ?nafar guztiek aukerak galdu ditugulako?.

Hala ere, ?erradikalismorik eta estremismorik gabe gobernatu? nahi duela ohartarazi du Chivitek. ?Jendearen kezkak, enplegua, osasuna, hezkuntza edo pentsioak konpondu? nahi dituela gaineratu du.

Iruñeko Sarasate pasealekuan egindako ekitaldian, ?orain sekula baino gehiago pertsonak garrantzitsuenak? direla esan du Maite Esporrin Iruñeko Udalerako zerrendaburu sozialistak. Iruñean ?langabeziaren munstroari aurre egiteko tresna guztiak? erabiliko dituela agindu du Esporrinek.

Uxue Barkos Geroa Baiko presidentegaiaren ahotan, ?aldaketa barneratzaile, serio eta trebe bat botoz boto eraikitzeko? beharra ?ahoz aho eta herriz herri? eraman behar dute koalizioko kideek.

?Ahoz aho, herriz herri, botoz botoari? esker 2011ko hauteskunde orokorretan Geroa Baik ezustean Kongresuko eserleku bat lortu zuela gogorarazi du Uxue Barkosek.

Adolfo Araiz eta Joseba Asiron Nafarroako Parlamenturako eta Iruñeko Udalerako EH Bilduren zerrendaburuek Udaletxe plazan ekitaldia egin dute gaur kanpainari hasiera emateko. ?Pertsonalismorik gabeko aldaketa anitza? defendatu dute hautagaiek.

Kanpainaren hasierarekin ?Nafarroarentzako aldaketaren bideko azken etapa? hasi dela azpimarratu du Araizek. ?Nafarroan benetako aldaketa politikoa lortzeko? herritarrei mobilizatzeko eskatu die EH Bilduko hautagaiak.

Bestalde, ?herritarrak protagonistak izango diren garai berri bat? hastera doala goraipatu du Joseba Asironek. ?Gardentasuna, herritarren parte-hartzea, guztien eskubideen defentsa eta justizia soziala? protagonistak izango direla esan du Asironek.

Jose Miguel Nuin Ezkerrako presidentegaiak defendatu duenez, bere koalizioari emandako ?botoak aldea egin eta garai berri bat zabalduko du?.

Bestalde, ?hauteskundeetan etorkizuna jokoan? dagoela adierazi du Edurne Eguino Ezkerraren Iruñeko alkategaiak. ?Gizarte bidezkoago bat lortzeko botoak eskuratzeko? bere koalizioak ?egin beharreko ahalegina? goraipatu du Eguinok. Hala ere, ?egingo dugu, boto erabilgarria Ezkerrarena dela sinestaraziko dugu?, erantsi du.

Azkenik, ?ahotsik ez dutenen ahotsa? izan nahi duela esan du Laura Perez Ahal Duguren presidentegaiak kanpainaren hasieran. Erakundeak ?pertsonen esanetara? egon behar direla azpimarratu du Perezek.

Iruñeko Sarasate pasealekuan dozenaka jarraitzaile puxika moreekin bildu ditu Ahal Duguk ekitaldi sinboliko batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Nafarroako Hauteskundeei buruzko albisteak