Udal eta Foru Hauteskundeak -

2015eko udal hauteskundeak

Bi anaia Elantxobeko alkatetzarako lehian, bata EAJn eta bestea Bildun

Bizkaiko herri horretako hauteskundeetan hautagai bakarrak dira Koldo eta Jesus Mari Olagibel. Bien arteko harremana ez da ona eta elkar kritikatzen dute.

Koldo Olagibel EH Bilduko hautagaia (ezkerra) eta Jesus Mari Olagibel, EAJkoa (eskuina). eitb.eus
EH Bilduko Koldok eta EAJko Jesus Marik, Olagibel biak, alkategai

1:31

EFE | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015eko maiatzaren 24ko foru eta udal hauteskundeek utziko duten bitxikerietako bat da Elantxobekoa (Bizkaia). Bi anaia, Koldo eta Jesus Mari Olagibel, alkatetza eskuratzeko lehian izango dira, bata EH Bildutik eta bestea EAJtik.

Zalantzarik ez dago Olagibel batek zuzenduko duela Udala, bi hautagaitza hauek baino ez baitira aurkeztu.

Duela lau urte, EH Bilduk irabazi zituen hauteskundeak, boto bakarreko aldearekin. Ordutik, Koldo Olagibel (EH Bildu) izan da alkate. Koalizio abertzaleak hiru zinegotzi ditu eta EAJk, bi. Orduko hartan lehiatu ziren lehendabizi bi anaiak.

Elkarri mokoka

Lau urte hauetan eztabaida "sutsuak" izan dituzte bi anaiek udaleko osoko bilkuretan. Aitortu dutenez, ez dira ondo konpontzen baina ez dute argi zerk eragin duen desadostasuna: afera politikoak edo harreman pertsonalak.

Ibilbide politikoan izandako aldaketa leporatzen diote elkarri. Jesus Mari Olagibelek (EAJ) kritikatu duenez, EH Bilduko hautagaia Burgosen bizi izan da eta UGT sindikatuko afiliatua izan zen. Koldo Olagibelen (EH Bildu) esanetan, EAJn duela gutxi sartu da anaia.

"Egia da UGTren enpresa batzordean izan nintzela Repsolen, baina HBko ordezkariak ezertarako balio ez zuelako izan zen. Enpresan lan egiten zuten 3.500 beharginen alde jardun nuen, nolanahi ere", argudiatu du 60 urteko Koldo Olagibelek.

EH Bilduko hautagaiaren hitzetan, Jesus Mari anaiak ez du inoiz herriaren alde antolatutako auzolanetan parte hartu.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Bizkaiko albisteak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EH Bildu Nafarroa