Udal eta foru hauteskundeak -
Kanpainaurrea
PP: "EAJren adiskidekeriak aukera-berdintasuna geldiarazi eta talentua uxatzen ditu"
Iñaki Oyarzabal Arabako ahaldun nagusirako PPko hautagaiak esan duenez, "belaunaldi berrietarako enplegua eta etxebizitzak" izango dira Arabako PPko hauteskunde-egitarauaren gakoak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Iñaki Oyarzabal Arabako PPko presidenteak larunbat honetan salatu duenez, "De Miguel auziaren epaiarekin berriro ere agerian utzitako EAJren adiskidekeriak aukera-berdintasuna geldiarazten du, talentua eta inbertsioa uxatu, eta ekintza pribatua eta enpresa-sorkuntza mugatu".
PPko gazteekin asteburu honetan Alderdi Popularrak Araban egindako topaketan parte hartu du Arabako ahaldun nagusirako PPko hautagaiak, eta bertan azpimarratu du Arabako PPko hauteskunde-egitarauaren gakoak "belaunaldi berrietarako enplegua eta etxebizitzak" izango direla.
Euskadin gazteentzako "enplegurako eta inbertsiorako aukera falta" kritikatu du Oyarzabalek, eta esan du langile autonomoen kopurua Euskadin "1.175 pertsonatan murriztu" dela, "2012az geroztik urtarril batean izandako beherakadarik handiena". "Argi dago EAJren eta PSEren ereduak ez duela behar bezala funtzionatzen", ondorioztatu du.