Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Gasteizko "jendeagatik eta jendearentzat lan egiteko prest" azaldu da EH Bildu

Rocio Vitero Gasteizko Alkatetzarako EH Bilduko hautagaiak adierazi duenez, "pertsonen duintasuna lehenesten duen Gasteiz bat nahi dugu, Gasteiz solidarioa, irekia eta justua, eta talde honekin posible da hori egitea".

Rocio Vitero Gasteizko Alkatetzarako EH Bilduko hautagaia. Argazkia: EITB MEDIA
Rocio Vitero Gasteizko Alkatetzarako EH Bilduko hautagaia. Argazkia: EITB MEDIA
Rocio Vitero Gasteizko Alkatetzarako EH Bilduko hautagaia. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rocio Vitero Gasteizko Alkatetzarako EH Bilduko hautagaiak adierazi duenez, "Gasteiz gidatzeko taldea du" EH Bilduk, "jendeagatik eta jendearentzat lan egiteko prest dagoena, gizakiaren neurrira egindako eta eskubide sozialetan oinarritutako hiri bat lortzeko". "Bide horretan buru izateko alternatiba progresista bakarra da EH Bildu", azpimarratu du.

Rocio Viterorekin batera Gasteizko udal hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaien zerrenda aurkeztu du larunbat honetan EH Bildu koalizioak.  

"Gasteiz gidatzeko taldea prest dugu, jendeagatik eta jendearentzat lan egiteko prest dagoena", gaineratu du Viterok. "Pertsonen duintasuna lehenesten duen Gasteiz bat nahi dugu, Gasteiz solidario, irekia eta justua, eta talde honekin posible da hori egitea", ondorioztatu du zerrendaburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EH Bildu Gasteiz Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak