Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

"Herritarrei bizkarra emanda" gobernatzen dute EAJk eta PSE-EEk, Miren Echevesteren esanetan

Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak-Equo eta Aliantza Berdea koalizioaren Gipuzkoako ahaldungaiak salatu duenez, "EAJren eta PSEren eredu zaharkituak ez ditu herritarrak nahiz familiak entzuten, aurrera egiten dute atzean interes pribatuak dituztelako".

Miren Echeveste Elkarrekin Podemoseko Gipuzkoako ahaldungaia. EITB MEDIA
Miren Echeveste Elkarrekin Podemoseko Gipuzkoako ahaldungaia. EITB MEDIA
Miren Echeveste Elkarrekin Podemoseko Gipuzkoako ahaldungaia. EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Echeveste Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak-Equo eta Aliantza Berdea koalizioaren Gipuzkoako ahaldungaiaren hitzetan, "herritarrei bizkarra emanda gobernatzen dute EAJk eta PSE-EEk".

Eibarren egindako ekitaldian egin ditu Echevestek adierazpen horiek, David Soto legebiltzarkidearekin eta Isabel Fernandez alkategaiarekin batera. Udalerriko "trenbidea estaltzeko proiektu erraldoia" gaitzetsi dute, "ez duelako herriaren bizi-kalitatea hobetuko".

Echevesteren arabera, "gobernantza ereduak jendearekin egon behar du, eta ez jendeari bizkarra emanda". "EAJren eta PSEren eredu zaharkituak herritarrei bizkarra ematen die, eta Eibarko proiektuak argi uzte du", gaineratu du.

"Ez dituzte herritarrak nahiz familiak entzuten, aurrera egiten dute hori justifikatzeko interes pribatuak dituztelako", azpimarratu du. Horren aurrean, "jendearekin eta herritarrekin egindako gobernantza eredu bat" proposatu du Echevestek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eibar Alderdi politikoak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak