Udal eta foru hauteskundeak -
AURREKANPAINA
Arabako herri txikietan proiektu ekintzaileak abian jartzeko 3.000 euroko laguntzak proposatu ditu PPk
Oionen egindako ekitaldi batean, Arabako landa-eremuan enplegua sustatzeko planak aldarrikatu ditu Iñaki Oyarzabalek, bertan bizi diren gazteei "etorkizuneako aukerak" bermatzeko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Iñaki Oyarzabal Arabako diputatu nagusi izateko PPren hautagaiak esan du, Aldundia gobernatzera iristen badira, 3.000 euroko laguntzak emango dizkietela Arabako herri txikietan negozio ekintzaileak abian jartzen dituztenei.
Oionen egindako ekitaldi batean, halaber, 500 biztanle baino gutxiago herrietan merkataritza txikia sustatzeko laguntzak eta bere kontura lan egiten duten langileentzat ere hobariak proposatu ditu buruzagi popularrak.
Bestalde, Arabar Errioxan enologiari eta ardoari lotutako lanbide heziketako eskola bat zabaltzea nahiko luke Oyarzabalek. Zentzu horretan, EAJri esan dio Arabar Errioxako jatorrizko deitura ez politizatzeko eta ekoizleen artean zatiketarik ez eragiteko.