Udal eta foru hauteskundeak -

M28 hauteskundeak

18:00etako parte-hartze datua: % 54,12 Nafarroan eta % 48,52 EAEn

Parte-hartzea % 1,19 igo da Nafarroan 2019ko hauteskundeekin alderatuta, eta % 4,84 jaitsi da EAEn.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko parte-hartzea % 48,52koa izan da igande honetako foru eta udal-hauteskundeetan, 18:00ak arte, 2019ko hauteskundeekin alderatuta 4,84 puntu gutxiago, hauteskunde-mahaien % 99,09ko datuen arabera.

Espainiako Barne Ministerioaren webgunean zabaldutako parte-hartzearen lehen balantzearen arabera, hiru euskal lurraldeetan irekitako 2.694 mahaietan parte-hartzeak behera egin du hiru euskal lurraldeetan.

Gipuzkoan, arratsaldeko ordu biak arteko datua % 48,12koa da, eta 2019koa, berriz, % 53,35 (-5,23 puntu). Bizkaian ordu horretara arte hautesleen % 49,02k eman dute botoa, eta azken hauteskundeetan % 53,34k (-4,32 puntu). Azkenik, Araban parte-hartzea % 46,54koa da, eta duela lau urte % 49,48koa (-2,94).

Nafarroan berriz, gora egin du parte hartzeak 2019ko datuekin alderatuta. Izan ere, 18:00ak arte bozkatzera deitutako nafarren % 54,12k botoa eman zuen, duela lau urte baino % 1,19 gehiago beraz. 

Hiriburuei dagokienez, Donostian parte-hartzea % 4,28 jaitsi da, 2019ko % 52,46tik % 48,18era. Bilbon % 4,7 jaitsi da (% 51,06 2019an eta % 46,36 gaur). Gasteizen 3,03 puntu jaitsi da, % 44,29ra arte (2019an % 47,32koa izan zen). Iruñea izan da partaidetzak gora egin duen euskal hiriburu bakarra eguerdian, baina arratsalderako arinki jaitsi da. 18:00ean, Iruñeko hautesleen % 52,25k emana zuen botoa, 2019an baino % 0,72 gutxiagok (% 52,97).

Espainiako Estatuari dagokionez, hautesleen % 51,43k, hau da, 17.969.766 lagunek bozkatu dute dagoeneko udal-hauteskundeetan, Barne Ministerioak 18:00etarako bildutako datuen arabera, hau da, 2019ko hauteskundeetan baino 1,3 puntu gehiago, orduan % 49,93koa izan baitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023