Bilboko Aste Nagusia
Polemika txupinerarekin
Erredakzioa
Bilboko Udaleko PSE-EEko bozeramailearen esanetan, "bakea eta askatasuna helburu dituen herrialde izan behar da Euskadi, eta pendiente duen irakasgaia menderatu, elkarbizitza, alegia".
Alfonso Gil Bilboko Udaleko PSE-EEko bozeramailea. Argazkia: EiTB
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Alfonso Gil Bilboko Udaleko PSE-EEko bozeramailearen aburuz, Bilboko txupinerako Udalak eta konpartsek lortutako akordioarekin "jaia baretzea lortu genuen".
Jone Artola txupineraren izendapena bertan behera utzi ostean, polemika handia izan da azken egunotan Bilbon. Azkenean, Bilboko konpartsekin adostu eta gero, larunbat honetan Itziar Urtasun Jaietarako zinegotziak bota zuen suziria.
Horren harira Alfonso Gilek esan duenez, "argi dago, jaia lasaitzea genuen helburu, eta lortu dugu". "Jaien hasieraren giroa kalean dagoena izatea nahi genuen, eta horrela izan da azkenik", azpimarratu du.
"Politika esparruan muturreko jarrerak gorabehera, hainbat lagun iraganara begira ari dira une oro, eta iraganean jazotakoa aitortzea baina etorkizunera begiratzea eskatzen du gizarte honek, irakurketa okerrak ez egoteko", nabarmendu du Gilek.
Sozialistaren esanetan, "bakea eta askatasuna helburu dituen herrialde izan behar da Euskadi, eta pendiente duen irakasgaia menderatu, elkarbizitza, alegia".
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa