12:10

Bilboko Aste Nagusia

Alkatea

Aburto: 'Emakumeak babestuko ditugu, liderrak izango gara horretan'

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko alkateak gogorarazi duenez, Bizkaiko hiriburuan "soberan daude sexu-erasoak, zorro-lapurrak eta jokabide intolerante eta bortitzak". Sei egun falta dira Aste Nagusia hasteko.

  • Artxiboko irudian, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, aurreko Aste Nagusi batean. Argazkia: EiTB.

    Artxiboko irudian, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, aurreko Aste Nagusi batean. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Aste Nagusia 2016 hasteko sei egun falta direnean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du bera eta gobernu-taldea liderrak izango direla "emakumeak babestu eta errespetatzeko asmoan, bai eta pertsonak orokorrean".

"Pertsonak errespetatuz bakarrik lortuko dugu eraikitzea gizarte sendo eta indartsua, eta hori landuko dugu; izan ere, festa hondatzeko etortzeko asmoa duena ez da ongietorria Bilbon", esan du, Europa Pressi egindako adierazpenetan.

Ildo horretan, zehaztu du soberan daudela Bilbon "jokabide intolerante edo bortitzak dituztenak, jendea gogaitzeko asmoz etortzen direnak. Bilbon, soberan daude zorro-lapurrak, bai eta sexu-erasoak ere", ohartarazi du.

Alkateak nabarmendu duenez, Aste Nagusia "festa handia da, alaitasun eta zirriparra handiko adierazpena; Bilbon dotore janzten da jaiak ospatzeko, eta protagonistak herritarrak dira". "Jendearen parte-hartzea gakoa da Aste Nagusian. Nork bere lekua aurkitzen du", azpimarratu du, pozik.

Guztientzako jai-guneak

Txikigunea handiagoa dela gogorarazi du; izan ere, ume eta gurasoek instalazioez gozatzeko aukera izango dute. Aburtoren esanetan, herritar guztiek dituzte euren jai-guneak, bai umeek, bai gazteek, bai helduek, baita nagusiek ere: "Txosnak nahi dituenak, txosnak ditu; hotelak nahi dituena, hotelak ditu. Hainbat giro daude, desberdinak dira elkarren artean. Are gehiago, zenbait giroren arteko lotura ere badago".

Zezenketak, jendearen kontu bat

Udal-oposizioan dauden hainbat alderdik zezenketen aurka egin dute, eta horren gainean ere galdetu diote Aburtori; alkateari gogorarazi diote aipatu alderdiek erreferenduma eskatu dutela, xede izanik galdetzea ea ikuskizun horrek lekurik duen jaietan. Alkateak berretsi du zezenketak eta balizko kontsulta hori "jendearen kontua dela, ez EH Bildu edo EAJrena".

"Jendeak erabaki behar du zer nahi duen zezenketen gainean. Herritarren parte-hartzeak erabakiko du zein den ikuskizun horren etorkizuna", esan du.

Juan Mari Aburtok gogorarazi du EH Bilduk hainbat lekutan duela udal-gobernua bere esku (Iruñean, esate baterako), eta, dioenez, ez du erabakirik hartu zezenketen gainean, eta, gainera, "zezen-munduan parte hartzen dute"; beste hainbat tokitan, dena den, "gauzak aldatzea nahi dute, nahiz eta udal-gobernuan ez egon".

"Horregatik ez da ona polemikak sortzea, baizik eta herritarrek hartzea hitza, ea zer nahi duten gertatzea zezen-mundu horrekin", berretsi du.

", berretsi du.

", berretsi du.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena