cerrar buscador

18:33

Iruñea

Akusatuak kartzelan daude

Sanferminetan bortxatu zuten gaztearen ondorioak aztertzea eskatu dute

agentziak | erredakzioa

Bost gizonek -tartean guardia zibil bat eta militar bat- bortxatu zuten 18 urteko neskatoaren auzia ikertzen ari den Epaitegiak eman du txostena egiteko agindua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iruñeko 4 zenbakiko Instrukzio Auzitegiak -Sevillako bost gizonek sanferminetan bortxatu zuten 18 urteko neskaren auzia ikertzen du- gertatutakoak gaztearengan eragindako ondorio txarren gaineko txostena egitea eskatu du, Europa Pressek zabaldu duenez.

Aipatutako iturrien esanetan, txostena Epaitegiak aukeratutako bi adituk egingo dute, itxura guztien arabera, bi auzitegi-psikologok.

Gainera, atxilotu eta kartzelatuetako baten abokatuak defentsak berak aukeratutako aditu bat ere bertan egotea eskatu du. Oraindik ez dute datarik zehaztu azterketa egiteko.

Orain dela aste batzuk, Nafarroako Probintzia Auzitegiko Lehen Auzialdiko Sekzioak Iruñeko guardiako epaileak hartutako erabakiarekin bat egin eta behin behineko espetxealdia luzatzea erabaki zuen. Atxilotu eta kartzelatutako bostak Sevillakoak dira eta horietako bat guardia zibila da eta, beste bat, militarra.

Epaileen iritzian, bosten "parte-hartzearen zantzuak" badaude. Hala, "salatzailearen testigantza irmoa da gertatutakoaren oinarrizko aldeei dagokienez".

Gertatutakoa

Uztailaren 7an, 03:00ak aldera, ebazpenaren arabera, J.A.P.M auzipetua gaztearekin hitz egiten hasi zen Gazteluko plazan. Berak eta J.E.D., A.J.C.E., A.M.G.E eta A.B.F lau adiskideek autora arte lagundu behar zuten. Biktimak bertan lo egiteko asmoa zuen.

Bidean, Paulino Caballero kaleko atari bat zabalik zegoela aprobetxatuz, J.A.P.M.k atea ez ixteko eutsi eta gazteari “eskumuturretatik” heldu zioten. Atarian “behartuta sartu, inguratu eta nagusitasun fisikoaz baliatuz” sexu-erasoa bideratu zuten. Emakumeak ezin izan zuen uko egin.

Bien bitartean, A.M.G.Ek “bere mugikorrarekin, eta gainerakoen baimenarekin, dena grabatu zuen”. Ondoren gerriko poltsatik mugikorra kendu zioten biktimari, telefonoaren bi memoria txartel eta zorroa utzita. Gaztea jantzi eta ataritik atera zenean negarrez hasi zen. Ezezagun batzuek artatu zuten. Poliziari abisua eman zioten, sexu-eraso baten biktima izan zela aitortu ondoren.

Udaltzaingoari gertatutakoa kontatu zion berehala, eta egileen identifikaziorako datu erabakigarriak eman zituen. Erasotzaileak zezen-plazan aurkitu zituzten entzierroa bukatu ondoren.

Magistratuaren hitzetan, biktimaren baimenik ez zen sekula izan, inondik inora ere. Grabazioa horren lekuko dela ebatzi du epaileak, nagusitasun fisikoaren egoera bistakoa delako.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

>

 

 

>

 

 

>

 

 

>

 

 

Iruzkinak