Itxi

Futbola

Abenduak 17-19

Kopako lehen kanporaketako ordutegiak

Erredakzioa

Alaves, Eibar eta Athletic taldeek abenduaren 17an, asteartean, jokatuko dute; Peña Azagresak, Osasunak eta Realak, ostegunean eta gainerakoek, asteazkenean.

  • Kopako aspaldiko garaikurra eta baloia

    Kopako aspaldiko garaikurra eta baloia

Aurreko igandean zozkatu egin zen Madrileko Las Rozaseko Futbol Federazioaren egoitzan Errege Koparen lehen kanporaketa.

Partidak abenduaren 17an, 18an eta 19an jokatuko dira, eta dagoneko ordutegiak iragarri dituzte. Hona hemen euskal taldeen partiden ordutegiak:

Asteartea, abenduak 17

Jaen – Alaves (19:00)

Logroñes – Eibar (19:00)

Portugalete - Extremadura (20:00)

Cartagena - Leioa (21:00)

Peña Sport - Fuenlabrada (20:00)

Intercity – Athletic Club (21:00)

Asteazkena, abenduak 18

Tolosa - Valladolid (18:00)

Tudelano - Albacete (18:00)

Sestao River - Lugo (20:00)

Barakaldo - Villarrubia (20:15)

Osteguna, abenduak 19

Amorebieta - Badajoz (19:00)

Lorca – Osasuna (21:00)

Becerril – Real Sociedad (21:00)

Peña Azagresa - Celta (19:00)