Itxi

Zinema

Estreina

"El bus de la vida" zinemetara iritsi da

N. V. | EITB Media

Ibon Cormenzanaren lan berriaren protagonistak Dani Rovira eta Susana Abaitua gasteiztarra dira. EITBren parte-hartzea du Urduñan filmatu zen pelikulak.

  • Dani Rovira eta Susana Abaitua, "El bus de la vida"n. Argazkia: Susana Abaitua.

    Dani Rovira eta Susana Abaitua, "El bus de la vida"n. Argazkia: Susana Abaitua.

El bus de la vida Ibon Cormenzana bizkaitar zinemagilearen (La cima, Alegría Tristeza) film berria gaur iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara. Dani Rovira (Ocho apellidos vascos) eta Susana Abaitua dira protagonistak, agertokietara igotzeko ametsa duen musika irakasle baten istorioa kontatzen duen filmean.

Urduñan egin duten filmaketan, Rovirak eta Abaituak lagun izan dituzte Elena Irureta, Antonio Durán Morris, Nagore Aranburu, Amancay Gaztañaga eta Andrés Gertrúdix, Pablo Scapigliati, Julen Castillo eta Miriam Rubio debutariak eta Roberto Alamo eta Iria del Rio, kolaboratzaile berezi gisa.

Pelikularen jatorria Ibon Comenzanak (Robot Dreams, As bestas, No habrá paz para los malvados, Blancanieves eta El bus de la vida bera ekoitzi ditu) eta Eduard Solak (Black Is Beltza eta Casa en flames ere idatzi ditu) idatzi zuten gidoia da, eta musikak toki handia du istorioan, besteak beste Ibil Bedi, La M.O.D.A., Kase O, Los Chikos del Maíz eta Fito y Fitipaldis talde eta musikarien eskutik.

"El bus de la vida" filmaren kantua (Manuela Vellés), Vellesek berak eta Dani Rovirak kantatuta

El bus de la vida "benetako gertakari batean oinarritutako istorioa da": Andres (Dani Rovira) Euskal Herriko herri batera iritsi da musika irakasle moduan lan egiteko. Han, minbizia duela jakingo du, eta Bilbora joan-etorrian ibili beharko du tratamendu hartzeko. Horretarako, El Bus de la Vida Maik (Susana Abaitua) gidatzen duen doako autobus zaharra erabiliko du, inguruko beste pazienteekin batera.