Euskal Mendiak

1 / 21 Hurrengoa
Igandean estreinatuko da ''Euskal Herria Hegan'' ETBren kanal guztietan, aldi berean

Igandean estreinatuko da ''Euskal Herria Hegan'' ETBren kanal guztietan, aldi berean

Badator aurtengo estreinaldirik handiena. Euskal Herriko bihotzera egingo dugu hegan, aireko irudi ikusgarriak, Fernando Velazquezen soinu banda eta gure artista onenen emanaldiak eskaintzeko. Ez galdu "Euskal Herria Hegan" saioaren estreinaldia, azaroaren 23an, ETB1n, ETB2n, ETB3n eta ETB4n. 

Gorbeia Suzien, mendi-lasterketa bat baino gehiago

Gorbeia Suzien, mendi-lasterketa bat baino gehiago

Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren 12. edizioa lehiatuko dute larunbat honetan, irailaren 27an. Zeanuriko plazan hasita, 32 kilometroko ibilbide gogorra egin beharko dute parte-hartzaileek. 

Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren emankizuna, larunbatean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren emankizuna, larunbatean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Larunbat honetan egingo da Gorbeia Suzien mendi-lasterketa, eta, goizeko 08:45etik aurrera, ikusgai izango dugu ETB1en eta eitb.eus atarian.

Eba eta Magali ama-alaben sentipenak, Gorbeia Suzien lasterketaren atarian

Eba eta Magali ama-alaben sentipenak, Gorbeia Suzien lasterketaren atarian

Eba eta Magali ama-alabak dira, eta mendi-korrikalariak. Magali izan da urte askoan ama iritsi zain egon dena; orain, ordea, lekukoa eskuz aldatzen hasi da. Haien sentipenak kontatu dituzte elkarrizketa honetan.

Migel Zeberio: ''Urmugan parte hartzeko modu asko daude; ekitaldietara joatea, ibilbidean parte hartzea…''

Migel Zeberio: ''Urmugan parte hartzeko modu asko daude; ekitaldietara joatea, ibilbidean parte hartzea…''

Urmuga "ibilaldi poetikoa"ren seigarren edizioaz aritu da Migel Zeberio zuzendari artistikoa. Dioenez, mendia eta natura musikarekin eta poesiarekin uztartzen dituzte. Uztailaren 11tik 31ra egingo dute, Araban hasi eta Zuberoan bukatuko da eta hainbat kontzertuz gozatzeko aukera egongo da.

Malen Osa: ''Helburu bakarra gozatzea da''

Malen Osa: ''Helburu bakarra gozatzea da''

Iaz bigarren postuan geratu ostean, gogotsu ekingo dio Malen Osa mendi korrikalariak aurtengo Zegama-Aizkorri lasterketari. 2024ko marka hobetzeaz gain, gozatzera joango dela azpimarratu du elkarrizketa honetan.

Ertzaintzak hipotermia sintomak zituzten bi mendizale erreskatatu ditu Palomares mendian

Antza, arratsaldean botatako euri zaparredek harrapatu zituzten mendizaleak.
Pinua eta pagoa dira nagusi EAEko basoetan; eukaliptoa gainbeheran dago

Pinua eta pagoa dira nagusi EAEko basoetan; eukaliptoa gainbeheran dago

Euskadiko Baso Mapak nabarmendu du intsinis pinuaren (pinus radiata) masa helduen okupatutako azalera gutxitu egin dela: 2.600 hektarea inguruko jaitsiera izan baitu urtebetean.
ETBko langileek Oizko tragedia gogoratu dute: ''Dena deseginda zegoen, zaborra izango balitz bezala''

ETBko langileek Oizko tragedia gogoratu dute: ''Dena deseginda zegoen, zaborra izango balitz bezala''

Gaur 40 urte bete dira Oizeko hegazkin-istriputik, Euskadiren historiako latzena. 148 pertsona hil ziren. Istripuaren lekura iritsi zen ETBren lantalde batek eta biktimak identifikatzeaz arduratu zen auzitegiko medikuetako batek egun hura nola bizi izan zuten gogoratu dute.

Asier Urrutikoetxea galdakoztarrak Euskal Herriko ibaien eta mendien karta-jokoak sortu ditu

Asier Urrutikoetxea galdakoztarrak Euskal Herriko ibaien eta mendien karta-jokoak sortu ditu

Euskal Herriko erliebea modu ludiko batean ikasteko asmoz, Asier Urrutikoetxea galdakoztarrak Euskal Herriko mendien eta ibaien bi karta-joko sortu ditu. 40na kartaz osatua daude eta bi jolasetan joka daiteke beraiekin: katetoak eta familiak.

Pagasarrira igota hartu dute bizkaitar askok 2025 urtea

Pagasarrira igota hartu dute bizkaitar askok 2025 urtea

Urtero bezala, goizean goizetik, mendizale asko Bilboko tontorrera igo dira urte berriari ongietorria egiteko. Giroa ezin hobea izan da.

Pou anaiak, eragin handieneko mendizaleen artean

Pou anaiak, eragin handieneko mendizaleen artean

Iker eta Eneko Pou 2024ko eragin handieneko 50 mendizaleen zerrendan sartu dira, eta urtea arrakastaz hasi eta bukatu dute. Gasteizko anaiek espedizio ugari egin dituzte, bide berriak ireki dituzte mundu guztian zehar eta bigarren liburua kaleratu dute.

Mendizale bat erreskatatu dute oso larri Belaguan

Mendizale bat erreskatatu dute oso larri Belaguan

62 urteko mendizale bat oso larri zauritu da larunbat honetan Belaguan, Añelarra mendira igotzen ari zela 300 metroko altueratik erorita. (Nafarroako Suhiltzaileek zabaldutako irudiak)

62 urteko mendizale bat larri zauritu da Belaguan, 300 metrotik erorita

62 urteko mendizale bat larri zauritu da Belaguan, 300 metrotik erorita

Añelarra mendira igotzen ari zela, istripua izan du eta 300 metrotik jausi da, 10:30 aldera.
Hasi dira zuritzen Nafarroako Pirinioak

Hasi dira zuritzen Nafarroako Pirinioak

12:00etan hasi da elurra Larra-Belaguako iraupeneko eski estazioan. Alerta laranja dago inguru horretan elurragatik, eta alarma gorrira igaroko da 18:00etan. Nafarroako Pirinioetan 24 orduan 40 zentimetro elur pilatzea aurreikusten dute iragarpenek.

Mendietxe museoa inauguratu dute Azpeitian

Mendietxe museoa inauguratu dute Azpeitian

Hainbat espediziotako materiala bildu, eta erakusgai jarri dute Azpeitiko Esklaben Komentuan. Lortutako dirua mendiarekin zerikusia duten gaietara bideratuko dela azaldu du Txikonek.

Maila handiko parte hartzea, Gorbeia Suzien proban

Maila handiko parte hartzea, Gorbeia Suzien proban

Larunbat goizean, 8:45etik aurrera, Gorbeia Suzien mendi lasterketa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. Ostegun honetan egin dute aurkezpena, eta maila handiko korrikalariek parte hartzea espero da.

Larrungo trenera igo gara tren ttipiaren 100. urteurrenean

Larrungo trenera igo gara "tren ttipia"ren 100. urteurrenean

Kremailera trenaren historia eta bitxikeriak ezagutu ditugu Jenofa Zubiri komunikazio arduradunarekin eta tontorrean topatu dugun Kaiola bentako arduradun Dani Irazokirekin
Aralarren jaiotako lehen ugatza hegaldiak egiten hasi da

Aralarren jaiotako lehen ugatza hegaldiak egiten hasi da

Araitz du izena eta Aralar ugatzaren bizitoki natural bilakatu dela erakusten du. Gipuzkoako Foru Aldundiak espezie hau berreskuratzeko egitasmoaren ondorio da.

Araizko kablearen eguna ospatu dute Gaintzan, belarra mailoetatik nola ekartzen zuten erakutsiz

Araizko kablearen eguna ospatu dute Gaintzan, belarra mailoetatik nola ekartzen zuten erakutsiz

Araizko kablearen historia berreskuratuz, begiralekua inauguratu dute Zezelainen, mailoetara begira. Azalpenak eman ostean, belarra moztu, buxiak egin eta kabletik bota dute, 60ko hamarkadan desagertutako teknika erabiliz. Memoriari eustea eta bisitariei ezagutzera ematea du helburu guneak.

Ubide, mendiz inguratutako altxorra

Ubide, mendiz inguratutako altxorra

Jagobaren laguntzarekin ezagutu dugu Ubide. Mendia, erreka eta hegaztiak maite dituenarentzako parada ezin hobea.

Ainhize Belarrek historia egin du 9a+ mailako bidea irekiz

Ainhize Belarrek historia egin du 9a+ mailako bidea irekiz

Ainhize Belar 18 urteko eskalatzaile gazteak markak hautsi ditu: 9a+ mailako bidea irekitzea lortu du, "Iñi Ameriketan" igota (Baltzola). Atxondoko kirolariak zer-nolako esperientzia bizi izan duen azaldu du.

Basoan sua nola egin azaldu diote Josebari Basque Bushcraft Society-ko lagunek

Basoan sua nola egin azaldu diote Josebari Basque Bushcraft Society-ko lagunek

Naturarekiko errespetuz osoz, basoan bizirauteko teknikak eta jakingarriak ezagutarazten dituzte Basque Bushcraft Society-ko Asier Errastik eta Egoitz Salsamendik. Talde honetako kideek maiz egiten dituzte egonaldiak mendian. Oraingoan, sua egiteko gomendioak eman dizkigute.

Elena Galan ikerlaria da BC3 zentroan, eta udan artzain lanak egiten ditu

Elena Galan ikerlaria da BC3 zentroan, eta udan artzain lanak egiten ditu

Klima aldaketa aztertzeko zentroan ikertzen du Ekonomiaren Historian doktoreak. Besteak beste, muturreko tenperaturek animaliei nola eragiten dieten ikertu du, eta hori mendian praktikan jartzea erabaki zuen orain dela hiru urte.

Euskal mendizaleak Gervasutti korridorean behera erori ziren, 45-50 graduko desnibela duen korridorean

Euskal mendizaleak Gervasutti korridorean behera erori ziren, 45-50 graduko desnibela duen korridorean

100 metroko altueratik erori ziren. Korridoreak 45-50 graduko desnibela dauka, eta antza euren soka askatu egin zitzaien.

Ehunmilak, lasterketa bat baino gehiago

Ehunmilak, lasterketa bat baino gehiago

Joan den asteburuan Ehunmilak mendi-lasterketa jokatu zuten, eta gogorra izan arren, ibilbideak eskaintzen dituen bista pribilejiatuak nabarmendu dituzte hainbat parte hartzailek.

Jose Javier Echandi: ''17 urteko mutil bat ehizara joan zen, eta hartza hiru metrora izan zuen''

Jose Javier Echandi: ''17 urteko mutil bat ehizara joan zen, eta hartza hiru metrora izan zuen''

Jose Javier Echandik, Erronkaribarko Batzorde Nagusiko Presidenteak, Garden begiztatutako hartzari buruz hitz egin digu. Ezbeharrik izan ez bazen ere, Josék ziurtatu digunez, "17 ardi hil ditu Anso inguruan eta lau eraso Izaba inguruan"

Egoitz Salsamendi: Basoan galdu nintzelako hasi nintzen bushcraft-aren munduan sartzen

Egoitz Salsamendi: "Basoan galdu nintzelako hasi nintzen bushcraft-aren munduan sartzen"

Mendian bizitzen jakitea, mendian bizi ahal izateko beharrezko direnak ezagutzea da bushcraft-a. Basque Bushcraft Society elkarteko bi kiderekin hitz egin dugu "Amarauna" saioan.
Oihana Zubillaga eta Iñigo Uribetxebarria nagusitu dira Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi maratoian

Oihana Zubillaga eta Iñigo Uribetxebarria nagusitu dira Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi maratoian

Ekainaren 16an jokatutako lasterketan, 270 parte-hartzaile izan ziren. Bederatzigarren aldiz egin dute Tolosaldeko 3 Tontorrak maratoia.

Lide Urrestarazu munduko mendi lasterkari onenen artean sartu da

Lide Urrestarazu munduko mendi lasterkari onenen artean sartu da

Ordiziarra Skyrunner World Series zirkuituko lidertzan da eta hori da aurtengo bere helburu nagusia. Bere lehen Zegama-Aizkorrin ere bosgarren postua lortu zuen, eta, larunbatean, ekainaren 15ean, Madeiran Euskal Selekzioarekin egongo da.

Txakurrak bizia salbatu zion nire amari

"Txakurrak bizia salbatu zion nire amari"

Mendian zebilela istripu larria izan zuen Arantxak. Bere txakurrak salbatu zion bizia. Hala kontatu digu Asier Aranburu semeak
''Naturaren kontserbazioa eta jarduera sozioekonomokoak uztartzen ditugu parke naturaletan''

''Naturaren kontserbazioa eta jarduera sozioekonomokoak uztartzen ditugu parke naturaletan''

Parke naturalen ezaugarriez, bereziki Gipuzkoan daudenez, aritu gara Koldobike Olabiderekin, Gipuzkoako Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendariarekin.

Parke naturalak: naturaren kontserbazioa eta jarduera tradizionalak uztartzen dituzten harribitxiak

Parke naturalak: naturaren kontserbazioa eta jarduera tradizionalak uztartzen dituzten harribitxiak

Euskal Herrian 12 parke natural ditugu eta haietan babestutako hainbat animaliak eta landarek dute bizitokia. Hauen habitataren zainketak, artzaintzaren eta abeltzaintzaren beharrekin uztartzen dira leku hauetan.
Karlos Aretxabaleta: Gaztetxoei amets eginarazi nahi diet 'Izarrak eta Haitzak' liburuagaz

Karlos Aretxabaleta: "Gaztetxoei amets eginarazi nahi diet 'Izarrak eta Haitzak' liburuagaz"

Eskalatzaile, korrikalari, himalayista... pare bat dozena mendizaleren bizipen, pasadizo eta oroitzapenak txirikordatu ditu Aretxabaletak bere azken liburuan.
Gemma Arenas eta Miguel Heras nagusi, Domusa Teknik mendi-lasterketan

Gemma Arenas eta Miguel Heras nagusi, Domusa Teknik mendi-lasterketan

Gemma Arenas eta Miguel Heras korrikalariek irabazi zuten aurtengo Domusa Teknik mendi-lasterketa, Azpeitia, Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizama arteko ibilbidean. Mayi Mugikak eta Oihana Azkorbebeitiak osatu zuten nesken podiuma; gizonezkoena, berriz, Alvaro Ramosek eta Goar Lopetegik.

Eskalatzaile bat hil da Mañarian, istripu batean

Eskalatzaile bat hil da Mañarian, istripu batean

Hildakoa Javier Mugarra da, 66 urteko zamudiotarra, eskaladan eta alpinismoan eskarmentu handikoa. Eguerdian erorikoa izan du. Erreskate taldeak bertaratu dira, eta biktima artatu dute, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
Javier Mugarra mendizale bizkaitarra hil da, Arranatx mendian erorita

Javier Mugarra mendizale bizkaitarra hil da, Arranatx mendian erorita

Eguerdian izan du istripua 66 urteko zamudioarrak. Esperientzia handiko eskalatzaile eta alpinista eta Bilboko udaleko suhiltzaile ohia; Piriniotan, Alpeetan eta mundu osoko mendi garaietan espezidio ugaritan parte hartu zuen, eta Euskal Herriko nahiz Espainiako goi-mendietako irakasle aritua zen.

Mendizale batek Gerra Zibileko granada bat aurkitu du Elgetan

Ertzaintzak mendizaleak aurkitu duen lekuan bertan eztandarazi du, 14:00ak aldera.
Elurrak Bizkaiko mendiak zuritu ditu

Elurrak Bizkaiko mendiak zuritu ditu

Victor Uriarte erabiltzaileak ostera egin du gaur goizean Urkiolatik, Saibigainera bidean. Mendi bazterrak elurtuta topatu ditu.

Louis ekaitzak hotza eta elurra oparitu dizkigu

Louis ekaitzak hotza eta elurra oparitu dizkigu

Azken orduetako elurteen ondorioz, euskal mendi anitz zurituta esnatu dira gaur, eta horren lekuko izan dira eitb.eus-eko erabiltzaile batzuk. Hona hemen euren argazkietako adibide batzuk.

1 / 21 Hurrengoa

  • Udazkena albisteak

    Udazkena albisteak

    Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?

  • Ongizate fisikoa

    Ongizate fisikoa

    Bizimodu osasungarria izateko behar duzun informazio guztia eitb.eus-en

  • Omako basoa gaur

    Omako basoa gaur

    Jarraitu Kortezubiko Baso margotuaren erreplikari buruzko azken ordua

  • Gorbeia mendia

    Gorbeia mendia

    Zer gertatu da gaur Gorbeiako gailurrean eta izen bereko parke naturalean?

  • Negua albisteak

    Negua albisteak

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

  • Ekologia gaur

    Ekologia gaur

    Klima, biodibertsiatatea eta garapen jasangarriari buruzko azken ordukoa eitb.eus-en.

  • Energia berriztagarriak

    Energia berriztagarriak

    Euskal Herrian energia berdea lortzeko iturriak eta estrategiei buruzko azken orduko albisteak

  • Ibaien albisteak

    Ibaien albisteak

    Ibaien eta arro hidrografikoen ingurumen egoeraren azken orduko berriak, eitb.eus-en.

  • Alex Txikon

    Alex Txikon

    Jarraitu mendizaleak Everesten eta Himalaiako beste mendi batzuetan egindako espedizioak, eitb.eus-en.