Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, Hezkuntza Legearen ponentzia eta Gazako su-etena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

"Artikotik Kantaurira" berezia
"Artikotik Kantaurira" berezia
"Artikotik Kantaurira" berezia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-"Artikotik Kantaurira" berezia: Abenduaren 1ean eta 2an Dubain egingo den COP28 goi-bileraren harira, EITBko albistegiak Artikotik Kantaurira berezia egiten ari dira. #EKIN_klima egitasmoaren barruan antolatutako jarraipen berezia da, eta klima-aldaketaz eta horrek eragiten dituen inpaktuez informatzea eta sentsibilizatzea du helburu. Oraingo honetan, gainera, itsasoan ipiniko dute fokua EITBko hedabideek. Izan ere, gure planetako ozeanoak bete-betean ari dira klima-aldaketa nozitzen.

-Hezkuntza Legearen ponentzia: Legebiltzarrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legearen proiektuari egindako zuzenketak aztertuko dituzte.

-Gazako behin-behineko su-etena: Israelek 39 preso palestinar askatu ditu bart, Hamasekin egindako akordiaren baitan. Aldi baterako su-etenaren eta trukerako hirugarren egunean, Hamasek 14 bahitu israeldar eta hiru thailandiar askatu ditu. "Oferreko espetxean eta Jerusalemgo atxilotze zentroan zeuden aske utzitako preso palestinar guztiak, Kerem Shalomgo bidegurutzean askatu duten Gazako preso bat izan ezik", adierazi du Israelgo espetxe zerbitzuak ohar batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Munduko azken orduko albisteak Hezkuntza Lege Berria albisteak Alerta meteorologikoak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Gazako Zerrenda Eguraldia Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Israel albisteak azken ordukoa Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Hezkuntzako albisteak 2024 Larrialdi klimatikoa albisteak Euskadiko kostaldea albisteak Kutsadura gaur Hamas gaur