Gizartea -

Ikerketa

Adimen Artifizialak bularreko minbizi kasu gehiago identifikatzen laguntzen du, ikerketa baten arabera

Lundeko Unibertsitateak (Suedia) egindako ikerketa baten arabera, Adimen Artifizialaren laguntza duen lantaldeak % 20 minbizi gehiago identifikatzen ditu, eta erradiologoen lan-karga % 40 baino gehiago murrizten du.

Osasun-langile bat emakume bati mamografia egiten. Artxiboko irudia.
Osasun-langile bat emakume bati mamografia egiten. Artxiboko irudia.
Minbiziaren detekzio goiztiarrean Adimen Artifizialak bere lekua egin du, eta oso emaitza onekin

1:44

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lundeko (Suedia) Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, Adimen Artifizialaren laguntzarekin bularreko minbizia atzematea prozedura tradizionalaren alternatiba segurua da, minbizi kasu gehiago identifikatzen dituelako eta eraginkorragoa delako.

Entseguaren arabera, Adimen Artifizialaren laguntza duen lantaldeak % 20 minbizi gehiago identifikatzen ditu, eta erradiologoen lan-karga % 40 baino gehiago murrizten du, Health Europek eta BBCk jakitera eman dutenez.

Horrela, diotenez, mamografian Inteligentzia Artifiziala baliatzeak lagun lezake mundu osoan bularreko minbizia duten milioika pazienteren itxaronaldiak murrizten eta emaitzak hobetzen.

Suedian bakarrik, milioi bat emakume inguru deitzen dituzte urtero mamografia batera, eta azterketa bakoitza bularreko bi erradiologok berrikusten dute sentsibilitate handiko "irakurketa bikoitza" bermatzeko.

Hala ere, bularreko erradiologoen eskasia dela eta, atzerapen gero eta handiagoek arriskuan jar ditzakete pazienteak. Hori dela eta, adituak bularreko minbizia antzemateko prozedurak aztertzen ari dira.

Ikerketan, 80.033 emakume ausaz banatu zituzten bi taldetan: 40.003 emakume Inteligentzia Artifizialarekin bularreko minbizia detektatu zen esku-hartze taldean, eta 40.030 kontrol-taldean, zeinak Inteligentzia Artifizialaren laguntzarik gabe irakurketa bikoitz estandarra jaso zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Minbizia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Zientziaren hedapena Inteligentzia artifiziala