Mendi lasterketak 2025

Atletismoa

Atletismo lasterketen emanaldiak.

Atletismoa

Atletismo lasterketen emanaldiak.

1 / 17 Hurrengoa
Madalina Floreak errekor berria ezarri du Kolitza Balmatraileko erlojuaren kontrako proban

Madalina Floreak errekor berria ezarri du Kolitza Balmatraileko erlojuaren kontrako proban

Korrikalari errumaniarrak 57 minutu eta 53 segundo behar izan ditu Kolitza mendia igo eta jaisteko, eta 2 minutu eta 31 segundo hobetu du iaz Muthoni kenyarrak egindako denbora. Gizonezkoetan, Roberto Delorenzi suitzarra saiatu da Patrick Kipngenoren marka hobetzen, baina ez du lortu.

Anne Bidalun, Bihotzaren Mintzoa

Anne Bidalun, Bihotzaren Mintzoa

Anne Bidalun ultratrail korrikalaria izan da "Helmuga" saioko protagonista. Saioan egindako elkarrizketa ikus dezakezue osorik bideo honetan.

Anne Bidalun ultratrail lasterkaria, igandeko protagonista ''Helmuga'' saioan

Anne Bidalun ultratrail lasterkaria, igandeko protagonista ''Helmuga'' saioan

Anne Bidalun korrikalaria elkarrizketatuko dute igande honetan ETB1eko "Helmuga" saioan. Bidalunek Guara Somontano lasterketa irabazi berri du. Saioa igandean izango da ikusgai, ETB1en, 11:30etik aurrera.

Martinez de Estibariz eta Arkarazo nagusi Hiru Haundiak lasterketan

Martinez de Estibariz eta Arkarazo nagusi Hiru Haundiak lasterketan

Julen Martinez de Estibariz eta Ainara Arkarazo jaun eta jabe izan dira larunbat honetan Hiru Haundiak lasterketan, Aizkorri, Anboto eta Gorbeia zeharkatu dituen 101 kilometroko proban.

2026ko maiatzaren 17an jokatuko da XXV. Zegama-Aizkorri mendi maratoia

2026ko maiatzaren 17an jokatuko da XXV. Zegama-Aizkorri mendi maratoia

Mendi maratoirik entzutetsuenak urtarrilaren 12an irekiko du aurretiko izen-ematea, eta otsailaren 20an zozketatuko ditu dortsalak.
2026an ez da Ehunmilak ultratrail lasterketa egingo

2026an ez da Ehunmilak ultratrail lasterketa egingo

Ehunmilakeko antolatzaileek iragarri dute 2026an ez dela lasterketarik egingo, antolatzaileen egoera pertsonala eta zailtasun ekonomikoak direla eta. Proiektuari heldu nahi diotenek atea zabalik dutela gaineratu dute.
Aitor Ajuria eta Lide Urrestarazu nagusitu dira Gorbeia Suzien lasterketan

Aitor Ajuria eta Lide Urrestarazu nagusitu dira Gorbeia Suzien lasterketan

Gorbeia Suzien probaren 12. edizioak euskal korrikalariak izan ditu protagonista. Aitor Ajuria izan da gizonik azkarrena, eta emakumezkoetan, garaipena lortzeaz gain, errekor berria ezarri du Lide Urrestarazuk.

Sara Alonsok zilarra irabazi du Munduko Txapelketan

Sara Alonsok zilarra irabazi du Munduko Txapelketan

Canfrancen hasi eta bukatu den 45 kilometro eta 3.650 metroko desnibeleko ibilbidean, Alonsok 5:38:08ko denborarekin bukatu du lasterketa. Irabazlea Tove Alexandersson suediarra izan da. Bestalde, Malen Osak hasi bezain laster utzi behar izan du lasterketa.

800 korrikalaritik gora lehiatuko dira Gorbeia Suzien mendi-lasterketan

800 korrikalaritik gora lehiatuko dira Gorbeia Suzien mendi-lasterketan

Gorbeia Suzien mendi-lasterketa larunbatean jokatuko da, Zeanurin. 800 korrikalari pasatxo lehiatuko dira, bi distantziatan: 32 kilometrokoan eta 21 kilometrokoan. Proba zuzenean ikusi ahalko da, 08:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Gorbeia Suzien, mendi-lasterketa bat baino gehiago

Gorbeia Suzien, mendi-lasterketa bat baino gehiago

Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren 12. edizioa lehiatuko dute larunbat honetan, irailaren 27an. Zeanuriko plazan hasita, 32 kilometroko ibilbide gogorra egin beharko dute parte-hartzaileek. 

Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren emankizuna, larunbatean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren emankizuna, larunbatean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Larunbat honetan egingo da Gorbeia Suzien mendi-lasterketa, eta, goizeko 08:45etik aurrera, ikusgai izango dugu ETB1en eta eitb.eus atarian.

Eba eta Magali ama-alaben sentipenak, Gorbeia Suzien lasterketaren atarian

Eba eta Magali ama-alaben sentipenak, Gorbeia Suzien lasterketaren atarian

Eba eta Magali ama-alabak dira, eta mendi-korrikalariak. Magali izan da urte askoan ama iritsi zain egon dena; orain, ordea, lekukoa eskuz aldatzen hasi da. Haien sentipenak kontatu dituzte elkarrizketa honetan.

Sara Alonso atletak agur esan dio denboraldiari, behi batek eraso egin baitio

Sara Alonso atletak agur esan dio denboraldiari, behi batek eraso egin baitio

Gertakaria entrenatzen ari zela jazo da. Korrikalari donostiarrak hainbat kolpe hartu ditu, eta saihets bat hautsita dauka. Horrenbestez, iragarri du amaitu egin zaiola lasterketen denboraldia.
Ander Gerrikaetxebarria eta Maria Victoria Soler, Ehunmilak lasterketako irabazleak

Ander Gerrikaetxebarria eta Maria Victoria Soler, Ehunmilak lasterketako irabazleak

Ehunmilak proba zornotzar batek irabazi du aurten. Ander Gerrikaetxebarria 02:00ak jota zirenean helmugaratu da, 15 ordu, 4 minutu eta 6 segundoko denbora eginda. Lehen emakumea, berriz, Maria Victoria Soler, 09:00etan helmugaratu da.

Ehunmilak eta Goierriko2Haundiak lasterketak larunbatera atzeratu dituzte, alerta meteorologikoak direla eta

Ehunmilak eta Goierriko2Haundiak lasterketak larunbatera atzeratu dituzte, alerta meteorologikoak direla eta

Hasiera batean, lehen lasterketa ostiraleko 18:00etan hasteko zegoen programatuta, eta bigarrena egun bereko 23:00etan hasteko.
600 bat parte-hartzaile arituko dira, igandean, 2025eko Camille Extreme lasterketan

600 bat parte-hartzaile arituko dira, igandean, 2025eko Camille Extreme lasterketan

Izaban hasi eta amaituko da proba, ibilbideak 32 kilometro izango ditu, eta desnibel positiboa 2.000 metrotik gorakoa da. Asteazkenean aurkeztu egin dute, Iruñean.

Sara Alonso Zegama-Aizkorriko garailearen amets gozoa

Sara Alonso Zegama-Aizkorriko garailearen amets gozoa

Sara Alonsok 2025eko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa irabazi zuen. "Ametsa beteta" geratu dela adierazi du, eta garaipenak indarra eman diola datozen erronketan ere podiuma bilatzeko.

Aritz Egea: ''Zegama-Aizkorri lasterketan emandako babesa itzuli nahi izan nion jendeari ''

Aritz Egea: ''Zegama-Aizkorri lasterketan emandako babesa itzuli nahi izan nion jendeari ''

Aritz Egea mendi lasterkariak erretiroa hartuko duela iragarri du. Urte oso onak pasa izan ditu eliteko mendi lasterkari bezala eta jendearen babesa sentitu duela aitortu du. Orain lasai dago hartutako erabakiarekin.

Elhousine Elazzaoui eta Sara Alonso nagusitu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 24. edizioan

Elhousine Elazzaoui eta Sara Alonso nagusitu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 24. edizioan

Elhousine Elazzaoui marokoarra eta Sara Alonso donostiarra gailendu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian, biek ala biek indar erakustaldia eginda. Lehen aldiz irabazi dute, gainera, mendi lasterketa entzutetsua.

Paul Ormaetxea: ''Izugarria izan da, ez daukat hitzik''

Paul Ormaetxea: ''Izugarria izan da, ez daukat hitzik''

Paul Ormaetxea lehen euskal korrikalaria izan da Zegama-Aizkorri lasterketako helmugan bere lehen parte-hartzean.

Sara Alonso: ''Lehenengoa joan arren, urduritasun handia sentitzen duzu''

Sara Alonso: ''Lehenengoa joan arren, urduritasun handia sentitzen duzu''

Sara Alonso donostiarrak Zegama-Aizkorri lasterketa irabazi du, 4 ordu, 37 minutu eta 30 segundoko denbora eginda.

Elhousine Elazzaoui eta Sara Alonso gailendu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian

Elhousine Elazzaoui eta Sara Alonso gailendu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian

Elhousine Elazzaouik eta Sara Alonsok sekulako lasterketa egin dute, eta lehen aldiz irabazi dute Zegama-Aizkorri proba ezaguna. Malen Osa oñatiarra izan da hirugarrena emakumezkoen proban.
Maite Maiorak 2025eko Zegama-Aizkorri marka txukun batekin amaitzea du helburu

Maite Maiorak 2025eko Zegama-Aizkorri marka txukun batekin amaitzea du helburu

Igandean, maiatzaren 25ean, egingo da 2025eko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa. 2017an probako errekorra egin zuen Maiorak, 4 ordu eta 34 minutuko markarekin. Aurten, irabaztea ez da Maite Maioraren helburua izango, marka txukun batekin helmugaratzea baizik.

Kilian Jornet eta Zegama elkarren eskutik hazi dira

Kilian Jornet eta Zegama elkarren eskutik hazi dira

Kataluniarrak ez du parte hartuko, aurten, Zegama-Aizkorrin, eta horrek zabaldu egiten du irabazlegaien zerrenda; izan ere, Jornetek hamaika aldiz irabazi du proba, 2024an azkenengoz.

2025eko Zegama-Aizkorri, Kilian Jornet gabe, baina maila handiko parte-hartzaileekin

2025eko Zegama-Aizkorri, Kilian Jornet gabe, baina maila handiko parte-hartzaileekin

Dena prest dago 2025eko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketarako. Maiatzaren 25ean, igandean egingo da. Aurten ez da Kilian Jornet egongo, baina goi-mailako parte-hartzea bermatuta dago.

Mireia Pons eta Julen Calvo gailendu dira Azpeitiko Domusa Teknik mendi-lasterketan

Mireia Pons eta Julen Calvo gailendu dira Azpeitiko Domusa Teknik mendi-lasterketan

Larunbat honetan jokatu da Domusa Teknik mendi-lasterketa Azpeitian, eta Mireia Ponsek eta Julen Calvok dastatu dute loria.

2025eko Nafarroa Xtrem mendi-lasterketaren laburpena

2025eko Nafarroa Xtrem mendi-lasterketaren laburpena

Apirilaren 26an, Nafarroa Xtrem mendi-lasterketa egin zen, eta 325 mendi-korrikalari inguru batu ziren bertan. Eguraldiak markatu zuen Zubirin jokatutako proba. Ikus ezazu laburpena.

Iraitz Legorburuk eta Jocelyne Paulyk irabazi dute Nafarroa Xtrem lasterketa

Iraitz Legorburuk eta Jocelyne Paulyk irabazi dute Nafarroa Xtrem lasterketa

Gizonezkoetan, Iraitz Legorburuk, eta emakumezkoetan, Jocelyne Paulyk irabazi dute Nafarroa Xtrem lasterketaren aurtengo edizioa. Eguraldiak erabat baldintzatu du Zubirin hasi eta bukatu den lasterketa. Euskal Herriko koparako puntuagarria da proba.

Sara Alonsok irabazi du Golden Trail World Series zirkuituko lehen proba Koben

Sara Alonsok irabazi du Golden Trail World Series zirkuituko lehen proba Koben

Gainera, Malen Osa oñatiarrak hirugarren postuan amaitu du Kobe Trail lasterketa. Gizonezkoetan, berriz, Patrick Kipngeno kenyarra gailendu da.

Kantabrian mendi-lasterketa batean ondoezik sentitu den Durangoko lasterkari bat helikopteroz eraman dute

Tresvisoko igoera korritzen ari zen Durangoko 33 urteko emakume bat da erreskatatutakoa, eta Santanderreko Valdecilla ospitalera eraman dute.
Kilian Jornetek Alpine Connections proiektuaren berri emango du igande honetako 'Helmuga' saioan

Kilian Jornetek Alpine Connections proiektuaren berri emango du igande honetako 'Helmuga' saioan

Kilian Jornet mendi-lasterkaria izango da protagonista abenduaren 22ko "Helmuga" saioan. Alpine Connections bere azken proiektuaren nondik norakoak izango ditu mintzagai. "Helmuga" igandero duzu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 11:30ean.

Malen Osa, konstantziaren saria

Malen Osa, konstantziaren saria

Malen Osa oñatiarrak azken urtean profesional gisa emandako jauzia azpimarratu du. Udako erronkei begira, neguan prestakuntzarekin jarraituko du.

Zer da Domusa Teknik 40MLK lasterketa?

Zer da Domusa Teknik 40MLK lasterketa?

Arantxa Larrañaga gonbidatu dugu Josebaren sukaldera. Azpeitiako Lagun Onak Mendi taldearen presidentea da, eta aurten egingo den Domusa Teknik 40 MKL lasterketaren inguruko xehetasunak azaldu dizkigu.

Zer jaten du mundu mailan lehiatzen den mendi-lasterkari batek?

Zer jaten du mundu mailan lehiatzen den mendi-lasterkari batek?

Gontzal Murgoitio mendi-lasterkaria eduki du Josebak sukaldean. Mundu mailako lasterketetan ibili da elorriarra eta bere ibilbideaz gain, denboraldian zehar zer jaten duen azaldu du.

Oihana Kortazar hirugarren izan da Salomon Marato Pirineu mendi-lasterketan

Oihana Kortazar hirugarren izan da Salomon Marato Pirineu mendi-lasterketan

Atleta gipuzkoarrak lau ordu eta 17 minutu behar izan ditu 42 kilometroko eta 2.800 metroko desnibeleko ibilbidea amaitzeko.
Luca Del Pero eta Julia Font gailendu dira Gorbeia Suzien mendi-lasterketan, Zeanurin

Luca Del Pero eta Julia Font gailendu dira Gorbeia Suzien mendi-lasterketan, Zeanurin

Gizonezkoetan, Luca Del Pero italiarra nagusitu da, Manuel Merillas eta Lorenzo Rotaren aurretik. Emakumezkoetan, Daniela Oemus joan da hasieratik lasterketaren buruan, baina azken kilometroan Julia Fontek harrapatu du, eta horrek irabazi du. Onditz Iturbe arratiarrak hirugarren postuan amaitu du.

Gorbeia Suzien 11. ekitaldiak, partaidetza ikusgarria

Gorbeia Suzien 11. ekitaldiak, partaidetza ikusgarria

Hamaikagarren ekitaldia du Gorbeia Suzien mendi-lasterketak, eta aurtengoa ere Skyrunning World Series zirkuituko proba puntuagarria izango da. Gorbeia Suzien mendi-lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 08:45etik aurrera.

Maila handiko parte hartzea, Gorbeia Suzien proban

Maila handiko parte hartzea, Gorbeia Suzien proban

Larunbat goizean, 8:45etik aurrera, Gorbeia Suzien mendi lasterketa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. Ostegun honetan egin dute aurkezpena, eta maila handiko korrikalariek parte hartzea espero da.

Iñigo Uriarte, iktusak geldiarazi ez duen korrikalaria

Iñigo Uriarte, iktusak geldiarazi ez duen korrikalaria

Duela bi urte, Iñigo Uriarte korrikalariak iktus bat izan zuen, eta gaixotasuna gainditu zuen. Lasterkaria izateak sendatze prozesuan lagundu diola aitortu du, eta igande honetan Gorbeia Suzien lasterketan parte hartuko du.

Naiara Irigoyen korrikalari nafarrak irabazi du Kilometro Bertikaleko Munduko Txapelketa

Naiara Irigoyen korrikalari nafarrak irabazi du Kilometro Bertikaleko Munduko Txapelketa

Mendiko Lasterketen Munduko Txapelketa asteburu honetan jokatuko da Sorian, eta gaur goizean lehiatu da lehendabiziko proba: kilometro bertikala. Naiara Irigoienek eta Alain Santamariak bereganatu dute urrezko domina.
1 / 17 Hurrengoa

  • Mendi kirolak

    Mendi kirolak

    Zer gertatu da gaur mendi, eskalada eta trekking munduan?

  • Gorbeia mendia

    Gorbeia mendia

    Zer gertatu da gaur Gorbeiako gailurrean eta izen bereko parke naturalean?